Udari Deustu Arraun Taldeko Xabiri egindako elkarrizketarekin eman genion hasiera, eta  udari Deustu Arraun Taldearekin emango diogu bukaera. Bidezkoa hala egitea 8 bandera irabazi eta KAE 2 Ligako lehen postua eskuratu eta gero. Ez da makala lortutakoa, ez!!! Zorionak Tomatera!!!Hona Estropa.net-en azken garaipenaren kronika.Hemen Berbaizukide batek ateratako ARGAZKIAKEta hemen Santoñako azken estropadako ospakizunetako argazki parea. Hainbat estropadetako nahi beste argazki eskegi ditu taldeak bere web orrian. Bertan diotenez, antolakuntzak Kontxarako gonbidatu du taldea...


Ekainaren 20an irabazi zuen Deustuk klubaren historiako lehen bandera. Luancon ospatutako ARC2 Ligako lehen estropadan izan zen balentria. Hori dela eta, Xabier Diez Castro arraunlariarekin egon gara.   ·        Kaixo Xabier. Zelan jaso duzue larunbateko garaipena?     Espero al zenuten?   Ginda izan da guretzako. Ligan ahalik eta puntu gehien lortzea da gure aurtengo helburua, eta horretarako egunero egin dugu gogor lan neguan. Goian egoteko entrenatu dugu, baina ez, ez genuen espero irabazterik.   · ...