Atzo Done Petrin egindako agerraldiaren argazki pare bat:
Euskararen Egunean Berbaizu Euskara Elkartea Santurtzin ibili zen umeekin txapa tailerra egiten. Bihotz Gaztea Ikastolak Santurtziko Gernika parkean antolaturiko ekitalditxoan, elkarteak lekutxo bat izan zuen eta bi orduz eman zuen txapak egiten umeekin. Arrakastatsua benetan tailerra, azkenak izan ginen dana jasotzen eta! Athleticeko neska jokalariak gerturatu ziren ekitaldira eta bestelako jarduerak ere zeuden han egiteko: marrazkiak, aurpegiak margoztu, hankapalua, sokatira... giro ezinhobea!Hurrengo urtean errepikatzeko gogoarekin, Berbaizutik esker mila Bihotz Gaztea ikastolari!argazki...
Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertsoak, EUSKARAREN EGUNA kontuan harturik,aurretik antolaturiko lehiaketen sariak banatu ditu ikasleen artean Bidarte auzo etxean.Aurten ere Deustualdeko Unibertso Ikastetxeek, Berbaizurekin batera, euskararen nazioarteko egun hau azpimarratu nahi dute, eta aldi berean, ikasturte osoko hilabeteetako lanak bere fruituak ematen dituela nabarmendu.Gogoratu abenduak 4ra arte Bidarte auzo etxeko erakusketa gelan Marrazki erakusketa dagoela.ESKERRIK ASKO DANORI! Euskararen Unibertsoko kideak:San inazio LHI, CEP Deusto, La Salle, Ibarrekolanda Inst...
fitxa eskuratzeko sakatu HEMEN fitxa eskuratzeko sakatu HEMEN
KANTUJIRAko ARGAZKIAK:Azaroaren 27an, Egunkariaren auzia salatzeko Deustuko Kantagintzak egindako kantujira-ren argazkiak. Baita Berrian ere.
2.009an hasitako harremanen emaitza gisa, joan den astean hitzarmena sinatu genuen Berbaizu Euskara Elkarteak eta Gazte Alai Aisialdi Taldeak. Hitzarmen horretan Gazte Alaik, Berbaizuren aholkularitza eta laguntzarekin, elkartea euskalduntzeko urrats batzuk hartzea erabakitzen du, eta baita, euren errealitatetik abiatuta, euskararen sustatzaile bihurtzeko asmoa adierazi ere. Hitzarmenak barneratzen dituen puntuen adibide gisa, ikasturte honetan martxan jarri dituzten 4 taldeetatik bi euskaraz funtzionatzera pasa dira. Esan behar da Gazte Alaik bere 40. urteurrena beteko duela laister, eta h...
Zelako partehartzea aurten ere Berbaizuk dinamizatzen duen Euskararen Unibertso SMS lehiaketan, ehun mezu baino gehiago jaso ditugu.Ikasleek euskara bultzatzeko leloak bialdu behar zituzten sms ereduan, badakizue, gaur egungo teknologiek gazteen artean duten arrakasta ikusirik, gogoz parte hartu dute, dudarik gabe.Astelehenean epaimahaia bildu eta erabakia hartzea ez zen erraza izan. Hona hemen erabakitakoa:IRABAZLEAMiren Molina DBH 1, San Inazio ikastetxea"Eskra d gre bzitsnren nrria, gre begitn dgn irria"Euskara da gure bizitasunaren neurria, gure begietan dagoen irria.BIGARRE...
Urtero bezala Deustualdeko Euskararen Unibertsoak, Berbaizu Euskara Elkarteak dinamizatzen duen Hezkuntza Zentroen koordinazioak, pegatina lehiaketa egin du. Ikasleek Euskararen Egunerako (abenduak 3) irudia landu egiten dute "eman bostekoa euskarari" lemapean. Ondoren, irabazlearen irudia pegatinean jarri eta denok egun horretan jantzita eramango dugun ikonoa izango da.Aurten Enara Conde, Ibarrekolanda Institututik, dugu irabazle. ZORIONAK! Aipamen bereziak hauexek:- Amaia Garcia, Deustuko Ikastola- Ainhoa Urtiaga, San Inazio BHIBestetik pasadan ur...
AZAROAK 5, ostegunaarratsaldeko 7.30etan BIDARTENsarrera DOAN*Joseba Sarrionandiaren ipuin txikietan onarritutako antzezlana
Ramón y Cajal,42 Deustu 944471042 - 628753199 berbaizu@euskalnet.net
Bego, komentario bat bakarrik: Principal Antzokia da. Beste barik emakumea.