Euskara amablearen garai hauetan halakorik sinestea zaila badirudi ere, Deusto Bizirik komertziante elkarteari berriz ere "amabletasuna" ahaztu egin zaio, euskarari dagokionez behintzat. Bada laugarren urtea Deustun Gabonetako argiak jartzen dituztela (tomate argitsuz loratuz kaleak), bada laugarren urtea argiak babestu dituzten denden artean afitxa bat zabaltzen dutena eta bada laugarren urtea afitxa hortan "Establecimiento colaborador - Laguntzaile Establezimendua" jartzen dutena. &...
Urtero lez, Deustu eta Erandioko kantugintza taldeek Kantujira egingo dute Santo Tomas egunez. Euskarazko kantak abestuz gogoa eta gorputza berotu eta kalejira egitea da plana. Kantuzalea denak (eta Bizkaiko Finalera ez doanak), beraz, hementxe aukera: zapatuan arratsaldeko 7,30tan, San Nikolas elizaren sarreraren atarian.
Berbaizu Euskara Elkarteak Ramón y Cajalen dagoen Bordatxo Jatetxeari eman dio I. Errekaurti Saria. Deustualdean, komertzio arloan, euskarari eta euskaldun kontsumitzaileoi harrera eta zerbitzu duina ematen dioten denda edo ostalaritza negozioak saritzeko sortu dugu Errekaurti Saria (hain zuzen Deustuko baserri zahar baten izena daraman saria). Eta nor hoberik saritzeko, pintxo baten inguruan galdetzen dugunean, menuak irakurtzerakoan edo kontua eskatzerakoan nahi dugun hizkuntza aukeratzen uzten digun Bordatxo Jatetxea baino. Bakarra ez bada, bakarretarikoa delako...
Barakaldoko Sasiburu, Bilboko Alde Zaharreko Lizardi Mintza Taldea eta Deustuko Berbaizuren hiru futbito taldek txapelketa ederra bota zuten Barakaldoko Beurko Institutuan. Gure elkartea irten zen txapelketan garaile baina kirola, euskara eta giro ona izan ziren benetako irabazleak! Hurrengo txapelketa Deustun. 6 euskara elkarte baietz!
Giro ederra eta euskalduna egon da gaur Ibarrekolanda Institutuan Euskararen Eguna dela eta. Bertan 700 ikasle elkartu dira ikastetxe ezberdinetatik (Intxixu, Deustuko Ikastola, La Salle, San Inazio Eskola eta San Inazio Ikastetxea) eta ordu erdiko saioan kantatu, bertsolariak entzun, sariak jaso... eta abar jarduera burutu dituzte. Aurten ere Deustualdeko Unibertso Ikastetxeek Berbaizurekin batera euskararen nazioarteko egun hau arrakastatsua izatea lortu dute. Hilabeteko lanak bere fruituak eman ditu. EMAN BOSTEKOA EUSKARARI! EUSKARAZ BAI!
BIHAR ABENDUAK 3 Euskararen Eguna ospatuko dugu Berbaizuk eta Deustuko Euskararen Unibertsoko ikastetxeek (Intxixu Ikastolak, Deustuko Ikastolak, la Salle Ikastetxeak eta Ibarrekolandako Institutuak) Ibarrekolandako Institutuko patio berrian. Bertan ordu erdiko saioa egingo da: bertsolariak, sarien banaketa, kantak... 10:45tan hasi eta 11:15ean bukatu. Bitartean San Inazio Eskolak Levante Plazan egingo du saioa ume txikiekin eta Deustuko Eskolak berdin bere ikastetxe barnean. EMAN BOSTEKOA EUSKARARI!
Kontseiluak 10 urte bete ditu aurten eta, hori dela eta, hainbat ekimen antolatu ditu urte honetan. Horien artean herriz herri ibili den Euskaraz Bai erakusketa eta abenduaren 13an Barakaldoko BECen egingo duen ekitaldi nagusia. Sarrerak eskuratzeko: www.nierebanoa.com
Primeran pasatu zuten txantxikukoek azaroaren 1 eta 2ko asteburuan Lekeition !! A ze kuadrila!
Ez da hilabete berbalagunari berriz ere ekin geniola eta jadanik lepo eginda gaude! Iaz gertatu bezala, aurten ere euskaldun faltan, bidelagun faltan gaude. Bi edo hiru taldetan jadanik "superpoblazioa" jasaten ari gara! Behin eta berriz harritu egiten gara ikusita zenbat jendek eskatzen duen Berbalaguna moduko egitasmo bat, zenbat jendek ez duen bere inguruan euskaldunik ezagutzen, zenbat jendek behar duen euskaldun borondatezko bat normaltasunez gauza normaletaz euskaraz hitz egiteko. Horregatik zure parte hartzea behar dugu. Zer behar da berbalagu...
Ramón y Cajal,42 Deustu 944471042 - 628753199 berbaizu@euskalnet.net
Bego, komentario bat bakarrik: Principal Antzokia da. Beste barik emakumea.