EUSKALDUNAK FALTAN

Ez da hilabete berbalagunari berriz ere ekin geniola eta jadanik lepo eginda gaude! Iaz gertatu bezala, aurten ere euskaldun faltan, bidelagun faltan gaude. Bi edo hiru taldetan jadanik "superpoblazioa" jasaten ari gara!

Behin eta berriz harritu egiten gara ikusita zenbat jendek eskatzen duen Berbalaguna moduko egitasmo bat, zenbat jendek ez duen bere inguruan euskaldunik ezagutzen, zenbat jendek behar duen euskaldun borondatezko bat normaltasunez gauza normaletaz euskaraz hitz egiteko. Horregatik zure parte hartzea behar dugu.

 Zer behar da berbalagunean bidelagunarena egiteko?

    * Umore on apur bat

    * Beste pazientzia apur bat

    * Astean ordu bete

    * Euskaldundu nahi dutenei egiten ari diren jauzia errazteko gogoa.

Beraz Deustun edo ingurutan bizi bazara eta prozesu berri, aberasgarri eta ezinbesteko honetan parte hartu nahi baduzu, idatzi edo deitu gurera (berbaizu@euskalnet.net edo 94-4471042).

ASTEAN ORDU BETE, TA AHOA EUSKARAZ BETE!


Utzi iruzkina: