EUSKARAREN EGUNA 2008
Giro ederra eta euskalduna egon da gaur Ibarrekolanda Institutuan Euskararen Eguna dela eta. Bertan 700 ikasle elkartu dira ikastetxe ezberdinetatik (Intxixu, Deustuko Ikastola, La Salle, San Inazio Eskola eta San Inazio Ikastetxea) eta ordu erdiko saioan kantatu, bertsolariak entzun, sariak jaso... eta abar jarduera burutu dituzte.
Aurten ere Deustualdeko Unibertso Ikastetxeek Berbaizurekin batera euskararen nazioarteko egun hau arrakastatsua izatea lortu dute. Hilabeteko lanak bere fruituak eman ditu.
EMAN BOSTEKOA EUSKARARI! EUSKARAZ BAI!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: