Berbaizu Euskara Elkartearen bloga

Berbaizu blogatzen ari da. Bloga zaitez zu ere.

Hona hemen udaberrian antolatu genuen dantza afrikarren ikastaroko argazkiak. 20 pertsona guztira hilabetez Afrikako erritmoen eraginpean "zikoinarena", "ura jaistearena" edo "garagarra banatzearena" praktikatzen ibili ginenak. Teknika ez genuen gehiegi depuratu baina ondo pasa, bai ondo pasa genuela! Horrez gain, 450 euro bidaltzen badira Ghanako emakume elkarte baten jardueretarako, ba askoz hobe. Datorren urtean "antzarrarena" eta "oloa ereitearena"-rekin hasiko garela esaten omen da bazterretan. Dantzariak "garagarra banatzearena" praktikatzen.


2.007ko uda hasieratik gure elkarteko langile izan den Arrate Narbaizak, abentura berrien gosez, agur esan zigun joan den astean. Berbalaguna, Unibertsoa, bazkideak, komunikazioa, dinamizazioa, ikastaroak, lantaldeen koordinazioa... gauza asko dira eta ez da erraza. Zure lana estimatzen dugu Arrate! Mila esker eta landarea ondo zaindu!


Aurten ere bagoaz Idauze-Mendira. Aurten ere hainbat euskara elkarteetako gazteekin batera, laguntzaile. Aurten ere euskara-frantsesa-gaztelania hiruki "magikoarekin" jolastera. Aurten ere EHZ. Pirinioen azpian ospatuko den azken EHZa izango da, eta laguntzaile edo ez, kontua bertara hurbiltzea da, merezi du eta. Oraingo hontan gainera gure herritar diren Inserta taldekoek bertan joko dute. Gaupasa eder bat han egiteko beste arrazoi indartsu bat!                                &...


Ekainaren 14an Getxon mintza eguna ospatuko dugu, berbalagunen topaketa nagusia. Programazioa honakoa dugu: 11:00etan: Ongi etorria Portu zaharreko orubean: bertsolariak, dantzariak, txalapartariak, suziriak eta hamaiketakoa 11:30ean: Ibilaldi gidatua 13:30ean: Kalejira 14:30ean: Bazkaria Sta Eugeniako plazan (Erromon) 16:00etan: Sari banaketa 16:30ean: Erromeria Patxi Perezek gidatua Bazkarirako bonoak salgai dituzue jadanik lokalean (94 447 10 42 edo http://berbaizu@euskalnet.net). Astindu mingainak!!!


Asteburu honetan Arangoitin ospatutako euskal jaia ezin galdu eta hor ibili gara gorputzak astintzen. Hona hemen joan den igandeko hainbat argazki.


Asteotan pasa ditugun beroak freskatzeko hona otsailean egindako ipar eski ikastaroko argazki batzuk. Alde batetik Lizardi Mintza Taldeko kideek ateratako argazki sorta hau dago ikusgai euren orrian. Eta bestetik, ikastaroan ibilitako lagun urtuellar batek bereak eskegi ditu flickren. Batzuk zein besteak gustora ikustekoak. Ikastaroari buruz, azken hiru urteetan bezalaxe, ondo. Izan ere, Iruñako ospitalean bukatu zuen elkartekideak kenduta, beste guztiek zutik bukatu genuen ikastaroa. Eta ez da gutxi! Lizardiren sortatik hartutako argazkia.


Igande honetan eta eguraldi hona aprobetxatuz, Deustuko berbalagunak zeharkaldi ederra egin dugu Boluetatik Malmasin mendira abiatuz, Buia auzotik pasatuta eta Bolintxu errekaren bidetik Bilboko San Adrian auzoan bukatu arte. Giro ederrean eta bertako euskaldunekin hitz egiteko aukera izanda ere, poteo batekin bukatu genuen gure irteera.  


Urdaibain zehar kanoa zeharkaldia antolatu du oraingoan Berbaizuko Kar-kar gazte taldeak. Jarduera maiatzaren 17an izango da, irteera goizeko 11etan Deustuko San Pedro Plazatik. Prezioa 10€ eta apuntatzeko aukera apirilak 30era arte, 94 447 10 42 telefonora deituz edota ondoko helbide elektronikoan: http://berbaizu@euskalnet.net.


Apirilaren 27an, igandea, Deustuko berbalagunak mendira joango gara. Horretarako, goizeko 9:00etan elkartuko gara Deustuko Bidarteko metro irteeran. Elkarrekin Boluetara abiatu eta handik Malmasin eta Buiara, ondoren Bolintxura ailegatu eta Errekalden bukatzeko asmoz. Behin Errekalden, poteoa egingo dugu bertako tabernetan barrena. Animatzen zaretenontzat 9:00etan zuen zain egongo gara!!!


Bi urte pasa dira Berbaizuk Berbalagun egitasmoa Deustun martxan jarri zuenetik. Gaur, egitasmo honetako partaide den Yamileth Acevedorekin hitz egin dugu. Jatorriz Panamakoa bada ere, 6 urte daramatza Deustun bizitzen. Euskalduna da eta ostiral goizero bere berbalagun taldearekin dauka hitzordua. Gaur, eta ezohiko orduan bada ere, berarekin elkartu gara kafetxo bat hartu eta elkarrizketa txiki hau egiteko asmoz. Yami, zenbat urte daramazu euskara ikasten? Nire harremana euskararekin nire senarra ezagutu nuenean hasi zen, orain dela 7 urte. Berak, euskalduna izanik, euskararekiko...