Ipar Eskia 2.008

Asteotan pasa ditugun beroak freskatzeko hona otsailean egindako ipar eski ikastaroko argazki batzuk. Alde batetik Lizardi Mintza Taldeko kideek ateratako argazki sorta hau dago ikusgai euren orrian. Eta bestetik, ikastaroan ibilitako lagun urtuellar batek bereak eskegi ditu flickren. Batzuk zein besteak gustora ikustekoak. Ikastaroari buruz, azken hiru urteetan bezalaxe, ondo. Izan ere, Iruñako ospitalean bukatu zuen elkartekideak kenduta, beste guztiek zutik bukatu genuen ikastaroa. Eta ez da gutxi!

Lizardiren sortatik hartutako argazkia.


Utzi iruzkina: