DANTZA AFRIKARRAK DEUSTUN

Hona hemen udaberrian antolatu genuen dantza afrikarren ikastaroko argazkiak. 20 pertsona guztira hilabetez Afrikako erritmoen eraginpean "zikoinarena", "ura jaistearena" edo "garagarra banatzearena" praktikatzen ibili ginenak. Teknika ez genuen gehiegi depuratu baina ondo pasa, bai ondo pasa genuela! Horrez gain, 450 euro bidaltzen badira Ghanako emakume elkarte baten jardueretarako, ba askoz hobe.

Datorren urtean "antzarrarena" eta "oloa ereitearena"-rekin hasiko garela esaten omen da bazterretan.

Dantzariak "garagarra banatzearena" praktikatzen.


Utzi iruzkina: