Hona hemen udaberrian antolatu genuen dantza afrikarren ikastaroko argazkiak. 20 pertsona guztira hilabetez Afrikako erritmoen eraginpean "zikoinarena", "ura jaistearena" edo "garagarra banatzearena" praktikatzen ibili ginenak. Teknika ez genuen gehiegi depuratu baina ondo pasa, bai ondo pasa genuela! Horrez gain, 450 euro bidaltzen badira Ghanako emakume elkarte baten jardueretarako, ba askoz hobe. Datorren urtean "antzarrarena" eta "oloa ereitearena"-rekin hasiko garela esaten omen da bazterretan. Dantzariak "garagarra banatzearena" praktikatzen.


Estrainekoz Dantza Afrikarren Ikastaroa antolatu dugu, hurbilketa edo hastapen modura. Gerora profesionala izan nahi duenak badauka nora jo! Non: Bidarte auzo etxean. Noiz: otsailaren 7tik martxoaren 6ra, ostegunero. Epea: apuntatzeko azken eguna urtarrilak 31. Prezioa: 20 € bazkideek, 25 € ez bazkideek. Gehienez 15 pertsona. Izena emateko deitu lokalera edo bidaliguzu e-posta bat. Ateratako dirua Ghanako emakume elkarte batentzako izango da.