Kantugintza Ikastaroa

Ikasturtea kantuz hasi dugunez, ikastaroa antolatu dugu kantuan aritu nahi duenak poliki eta presarik gabe has dezan bere bidea. Horretarako zer hoberik Itxaso Arrietak bideratutako 4 saioko ikastaroa baino. Azaroko astearteetan 19:30etatik iluntzeko 21:00etara Deustuko Ikastolan izango da hitzordua. Izena emateko azken eguna azaroaren 3a izango da eta prezio orokorra 12 eurotakoa izango da, 8koa bazkideentzat eta 6koa gazteentzat. Zu, gazte kantari eta kantuzale, ez duzu aukera hoberik izango!

Ez da zertan Kantuzaleen Txokoko kide izan behar ikastaroan parte hartzeko, beraz, lotsa alde batera utzita izena eman nahi baduzu deitu 94-4471042-ra, idatzi berbaizu@euskalnet.net helbidera edo zuzenean pasa gure Ramon y Cajal 42ko lokaletik.


Utzi iruzkina: