Aurten ere KANTUGINTZA taldeak astelehenero 20:00etatik 21:00ak arte hitzordua izango du BIDARTE AUZO ETXEAN.Euskarazko kantak, zaharrak zein berriak, ikasi eta lagunekin batera abestu nahi izanez gero, hemen duzu aukera ezinhobea!Irailaren 14an, astelehena, hasiko dira


Datorren otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera dugu eta Kantagintzatik deialdia egiten dugu Berbaizurekin batera. Kantaldia arratsaldeko 7etan hasiko da San pedro enparantzatik (kiosko ondotik). Nahi duenarentzat, datorren astelehenean, otsailak 2, entsaioa egongo dela arratsaldeko 8etan, Bidarteko lokaletan,Santa Agedako kantak ikasteko.



Gure kantuzaleek bi aste daramate jada bilerak egiten, bai eta gogotsu hasi ere. Urriaren 11an gaueko 20:00etan kafe Bilbaotik atera eta beste hainbat kantuzaleekin batera tabernaz-taberna ibili ziren txikiteroen eguna ospatzen, gure hiriko kaleak alaituz. Hemendik eta ekainera bitartean Bidarten bilduko dira astelehenero gaueko 20:00etatik 21:30etara bitartean.


Badira bost bat urte Kantugintza ikastaroa antolatu zuenetik Berbaizuk. Denborak aurrera egin ahala ikastaroa txoko bihurtu zen, eta gaur egun Kantuzaleen Txokoak astero astero biltzen ditu hainbat deustuar Bidarteko auzo etxean. Jende dexente pasatu da bertatik, eta aurten ere osasuntsu aritu da astelehenero dozenatik gora lagun bilduaz, egunik arrakastatsuenetan hogei lagun ere elkartuz. Gainera, astelehenetako hitzorduaz gain, jada finkatu dira urteroko Santo Tomas eguneko, Deustuko jaietako eta Arangoitiko euskararen eguneko kale irteerak, ikasitakoa plazar...


Ikasturtea kantuz hasi dugunez, ikastaroa antolatu dugu kantuan aritu nahi duenak poliki eta presarik gabe has dezan bere bidea. Horretarako zer hoberik Itxaso Arrietak bideratutako 4 saioko ikastaroa baino. Azaroko astearteetan 19:30etatik iluntzeko 21:00etara Deustuko Ikastolan izango da hitzordua. Izena emateko azken eguna azaroaren 3a izango da eta prezio orokorra 12 eurotakoa izango da, 8koa bazkideentzat eta 6koa gazteentzat. Zu, gazte kantari eta kantuzale, ez duzu aukera hoberik izango! Ez da zertan Kantuzaleen Txokoko kide izan behar ikastaroan parte hartzeko, beraz,&nb...