Kantuzaleen Txokoa
Badira bost bat urte Kantugintza ikastaroa antolatu zuenetik Berbaizuk. Denborak aurrera egin ahala ikastaroa txoko bihurtu zen, eta gaur egun Kantuzaleen Txokoak astero astero biltzen ditu hainbat deustuar Bidarteko auzo etxean. Jende dexente pasatu da bertatik, eta aurten ere osasuntsu aritu da astelehenero dozenatik gora lagun bilduaz, egunik arrakastatsuenetan hogei lagun ere elkartuz. Gainera, astelehenetako hitzorduaz gain, jada finkatu dira urteroko Santo Tomas eguneko, Deustuko jaietako eta Arangoitiko euskararen eguneko kale irteerak, ikasitakoa plazaratzeko aukera ematen dutenak.
Ekainaren bukaeran utziko diote ikasturteko jardunari, baina irailerako ahotsak epel eta gogoak bero ekarriko dituzte beste urtebetez Txokoaren auspoari eragiteko. Patxadaz eta euskaraz kantatu nahi duenak hemen du bere lagunartea, Kantuzaleen Txokoaren eskutik, astelehenero Bidarten arratseko 20:00etan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: