Berbalaguna martxan

1

Iragarri bezala, Berbalagun egitasmoa martxan jarri dugu Deustualdean, eta esan beharra dago erritmo politarekin egin dituela lehen urratsak. Aurkezpen ekitaldira 20 lagun pasatxo hurbildu ginen eta egitasmoaren gorabeherak azaldu eta izen emateen ondoren, luntxa izan genuen Matxintxu euskaltegian. Aurretik bazen izena emanda zegoen jendea, orotara 30 euskaldungai inguru ditugularik parte hartzeko prest. Gerora, ordutegiak, zaletasunak eta gustuak nahastu eta atontzeko ordua heldu zaigu. Horrela eratu, eratu dira jadanik 4 berbalagun talde, eta aurreko astekoa izan zen haien lehen hitzordua. Hala ere, badago arrazoi bat edo beste tarteko (ordutegia eta adina gehienbat) oraindik talderik gabe dagoen jendea. Esaterako, goizez taldea eratu nahi da baina ez dago behar besteko jenderik oraingoz. Berdin gazte hutsez osatutako balizko taldeari dagokionez. Badira izena emandakoak, baina ez taldea osatzeko nahikoak. Horregatik gazte zein heldu, euskaldun oso zein euskaldungai, izena eman eta egin zaitez berbalaguna!

                        

zaharberri

zaharberri 2006-12-05 12:31 #1

<p>Zorionak blog honegaitik eta segi lanean!</p>

<p>Sarean ere mintza lagunek presentzia izan dezaten!</p>

<p><a href="http://www.goiena.net/blogak/zaharberri">http://www.goiena.net/blogak/zaharberri</a></p>


Utzi iruzkina: