Kategoria: deustualdeko
Iragarri bezala, Berbalagun egitasmoa martxan jarri dugu Deustualdean, eta esan beharra dago erritmo politarekin egin dituela lehen urratsak. Aurkezpen ekitaldira 20 lagun pasatxo hurbildu ginen eta egitasmoaren gorabeherak azaldu eta izen emateen ondoren, luntxa izan genuen Matxintxu euskaltegian. Aurretik bazen izena emanda zegoen jendea, orotara 30 euskaldungai inguru ditugularik parte hartzeko prest. Gerora, ordutegiak, zaletasunak eta gustuak nahastu eta atontzeko ordua heldu zaigu. Horrela eratu, eratu dira jadanik 4 berbalagun talde, eta aurreko astekoa izan ...