Berbalagunak Iruña-Veleiara

Igande hontan Deustualdeko berbalagunek Getxoko eta Santutxuko kideekin batera plana antolatu dugu, nora eta azken garaitan hautsak harrotu dituen Iruña - Veleiako aztarnategira. Goizetik irten (9:30ak inguruan) eta hiri erromatar-euskalduna (ala egipziar-erromatar-euskalduna esan beharko genuke? ala erromatar-kristau-euskalduna? ala euskalduna besterik gabe? hau eromena!) bisitatu ondoren Gasteizera abiatuko gara bertan bazkaltzera. Arratsaldez, berriz, hiri arabarreko (ala arabar-euskaldun-kolonbiarra?, ala euskaldun-gaztelar-tamanzigha? ala nafarra besterik gabe? uf!) katedral gotikoa ikusteko aukera egongo da nahi duenarentzat. B plana (poteoa nola ez), betiko moduan nahi duenarentzat eskura. Izena ematerakoan (bai telefonoz 94-4471042an bai mezua bidaliz) zehaztu ea katedrala ikusteko asmorik duzuen. Prezioa 20 eurokoa izango da, jende kopuruaren arabera zehaztearen zain.

Badakizue, Berbalagun egitasmoarekin plan berbera XX. mendean zein III.ean. Goizean bueltatxo bat eman, gero ondo "ian", bapo "edan" eta bueltako autobusean "lo".


Utzi iruzkina: