Piropo Leihaketa

Ez da gauza berria, baina dibertigarria izan daiteke. Eta gainera gure Deustualdeko euskara herdoilduari freskotasun pixkat emateko era posible bat da. Irabazleen asmakuntzekin Deustuko Jaiak dekoratuko ditugu, hau da, piroporik onenei zabalkundea emateko asmoa dugu. Beraz badakizu, zure piropoa txosnaguneko esaldirik errepikatuena izatea nahi baduzu, hurbildu piropo-kutxak utzi ditugun taberna eta euskaltegietara (gure lokalaz gain, noski) eta bertan idatzi zure burutazioa. Ez da izenik eman behar eta gainera saria izango duzu gure txosnan. Lorerik gabeko piroporik bai?


Utzi iruzkina: