Film Laburrak Martxoaren 16an

Topaguneak antolatutako Film Laburren zirkuitoa datorkigu aurten ere Deustualdera Berbaizuren eskutik. 5 film labur izango dira honakoan, eta bi saio izango ditugu:

- goizeko 11:30 Bidarte Auzo Etxean, Deustualdeko Euskaren Unibertsoko hezkuntza eragileen partehartzearekin.

- arratsaldeko 20:00etan Sarrikoko Fakultateko aretoan, Bizkaiko EHUko kultur programazioarekin elkarlanean.

Kalitatezko zinema dohainik eta gainera euskaraz. Aukera aparta zinemazaleentzat.


Utzi iruzkina: