KANTUJIRA DEUSTUKO JAIETAN

Deustuko Jaiak gainean ditugu. Bihar ditugu txupina eta pregoia (20:00tan), bihar Koadrilen arteko I. Txapelketaren hasiera, bihar Munlet 20:00etan Gazte Lokalean eta bihar 22:00etan Lehenengo Maketa txapelketaren irabazlearen eta Hesianen kontzertua.

Hasteko ez da egitarau makala. Jai Batzordeko elkarte guztion artean prestatu dugun egitaraua inoiz baino beteagoa dator, eta inoiz baino aukera gehiago izango ditugu festarako: bihar hasi eta martxoak 22ko igandera arte, nahi beste ekimen. Tartean txosnak irekiko ditugun 6 gauak (zubia barne).

Guk elkarte bezala hainbat ekitalditan hartuko dugu parte, baina nabarmentzearren:

- bihar 20:00etan, txupinaren ondoren, Kantujira San Pedrotik hasita Kantugintzakoen eskutik.

- osteguna 19, Futbolin Txapelketa Gazte Lokalean Kar Kar-ren eskutik.

Ondo pasa jaiak!


Utzi iruzkina: