Kategoria: deustuko_jaiak
Hemen sakatuta ikusgai!Bertso Saio jendetsua Euskalduna zubipeanLehenengo asteburukoez gain, Euskaldunapeko Bertso Saio mundiala, Tomate Txapelketa, Kuadrilak, Batukada, Mullerenean jokatutako Futbolin Txapelketako finala, Tomatearen erreketa, Parrilada, Banderaren jaitsiera... datorren urtean berriz gozatu arte, argazkiak ikusi beharko! Koadrilak Tomate Txapelketan
Aurtengo jaien hasierako argazki batzuk hemen sakatuta ikusgai.
Berriz ere irrikitan Jaiak noiz hasiko. Deustuko bandera Donepetri plazan jarrita ikusten dugun unearen zain urte osoa egon ondoren, hemen da azkenean!Jaien egitarau osoa hementxe duzue, Prest! aldizkariaren webgunean eskegita. Deustuko Jai Batzordearen lan kolektiboari esker aurrera ateratzen ditugun jai eder hauen egitarau oparoan berbaizukideak, besteak beste, ekimen hauetan ibiliko gara buru-belarri: * Ostirala 16, 20:00etan Done Petrin: Txupinazoa, Pregoia eta Txosnetara Jaitsiera* Larunbata 17, 12etan Done Petrin: Arrozahotsaz Txapelketa, Umeentzako Tailerrak eta Herri Bazkaria *...
Hasiera ezinhobea izan dute aurtengo jaiek Deustun! Pasadan ostiralean txupinazoarekin batera jaien hasiera eman zen, eta Deustuko talde guztiak jaitsieran gogoz parte hartu zuten. Batzuk zezen baten atzetik, beste batzuk zarataka, kantuan, dantzan... giro ezinhobean!Asteburuan zehar hainbat jarduera: paella txapelketa, jokuak, suzko zezena, kontzertuak, euskal ezkontza... denetarik. 12,13,14 asteburuko argazkiak HEMENEsatea, Berbaizu 5.postuan geratu zela paella txapelketan, baina zoriondu beharrekoa, dudarik gabe, TXANTXIKU astialdi taldea da, LEHENENGO POSTUA LORTU BAITZUEN, ZORIONAK!Ora...
Konturatu orduko bukatu zaizkigu 2.009ko jaiak! 10 egun izan dira, baina ziztu bizian joan zaizkigu. Denetik izan dugu gainera: paella txapelketa, tomate leihaketa, hotza, txosnak, jolasak, olinpiadak, play back-a, beroa, umeentzako tailerrak, hotza, kontzertuak, aurreskuak, zezen-suzkoak, eguzkia, dantzak...Hemen argazki gutxi batzuk.Ezin bukatu ere Solomo Gazta Asanblada zoriondu gabe. Koadrilen arteko Olinpiadetan jarritako kemena ez da nolanahikoa izan: horren adibide youtuben eskegita aurkitu dugun euren playbackaren bideoa. Gure playbacka baino hobea bai!
Beste behin ere, Charito Mucha Martxak irabazi zuen Paella Txapelketa. Beste behin ere, gure paellak ez zuen behar besteko onarpenik izan epaileen aldetik. Beste behin ere, Tomate Txapelketan jarrita ditugu gure itxaropenak.Hemen Charito "en este barrio de ricos..."-ekin hasitako alokuzio txalotua plazako mahaikideei luzatzen:Eta hemen paella txapelketako (besteren bat ere) argazki gehiago.Txantxikuk bere aldetik, Donepetri Plazan hainbat tailer egin zituen bazkaldu aurretik, eta baita euren paella propioa prestatu ere. Hemen beste argazki batzuk.Lau egun ditugu aurretik. Eta bihar 19...
Deustuko Jaiak gainean ditugu. Bihar ditugu txupina eta pregoia (20:00tan), bihar Koadrilen arteko I. Txapelketaren hasiera, bihar Munlet 20:00etan Gazte Lokalean eta bihar 22:00etan Lehenengo Maketa txapelketaren irabazlearen eta Hesianen kontzertua. Hasteko ez da egitarau makala. Jai Batzordeko elkarte guztion artean prestatu dugun egitaraua inoiz baino beteagoa dator, eta inoiz baino aukera gehiago izango ditugu festarako: bihar hasi eta martxoak 22ko igandera arte, nahi beste ekimen. Tartean txosnak irekiko ditugun 6 gauak (zubia barne). Guk elkarte bezala hainbat ekitaldita...
Aurten jaietarako konpartsa sortu dugu. Horretarako, Deustuko aspaldiko baserri baten izena erabiltzea erabaki dugu: Errekaurti hain zuzen ere. Honako irudia eman diogu: Bestalde, Deustuko Jai Batzordearen egitarau oparoaren barruan, beste askoren artean, ondoko ekitaldietan parte hartuko dugu: OSTIRALA 7: arratsaldeko 20:00etan JAITSIERA. OSTIRALA 7: gaueko 22:00etan KONPARTSAKO ARGAZKIA eta gure DEKORAZIO BERRIAREN AURKEZPENA. LARUNBATA 8: goizeko 12:30etatik aurrera PAELLA lehiaketa. OSTEGUNA 13: arratsaldeko 19:30etan RUPER ORDORIKAren emanaldia SARRIKON. OSTIRALA 14: K...