Euskal Herria Zuzenean ´06

Aurten ere EHZ gainean daukagu. Badira 5 urte Berbaizu Euskara Elkarteko lagun multzo bat Topaguneko beste hainbat elkartetako kideekin batera (iaz 100 bat guztira) abiatzen garela EHZn laguntzaile izateko asmoz. Nahibeste musika entzun, hainbat euskalki praktikatu, frantsesez ahal bezala konpondu eta Xiberuko paraje eder hartaz disfrutatzeaz gain noski.

Deustualdekoa bazara eta jaia eta txosna ordu batzuk partekatu nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan ekainaren 2a baino lehen. Guztia 28 euroren truke (garraioa, sarrerak eta janaria). Eta ez bazara Deustualdekoa zure herriko euskara elkartera hurbildu eta bertan galdetu.

Gurekin harremanetan jartzeko bai epostaz (berbaizu@euskalnet.net) bai telefonoz (94-4471042) bai lokalera hurbilduz (Ramon y Cajal 42). 

Euskal Herriko festibalik xiberutarrenean parte hartu eta gozatu! 


Utzi iruzkina: