Kategoria: ehz
Berbaizutik aurten ere gerturatzekoak gara EHZ festibalera! " informazio gehiago HEMENJoateko asmoa baldin baduzue jarri gurekin kontaktuan! berbaizu@euskalnet.net edota 94 4471042 telefonora deituz
EHZ festibala, musika festibal huts bat baino gehiago da. Auzolanaren eta militantismoaren bidez, hainbat baloreren inguruan garatu den herri ekimena da. Hauek dira EHZ festibalaren nortasuna eta izaera biltzen dituzten ezaugarriak : Euskal Herrian kokatzen den festibala da. Herri garapenaren aldeko iniziatiba da. Horrela, sortzetik hara, Arrosan (Baxe Nafarroa) iragan zen EHZ. Azken 5 urteetan, Xiberoako Idauze Mendin egin da 3 eguneko besta. EHZ festibalaren 13.edizioa, ekainaren 27, 28 eta 29an ospatuko da. 5. eta azken urtez Idauze Mendin iraganen da (Xiberuan, Mauletik hurbil), da...
Aurten ere bagoaz Idauze-Mendira. Aurten ere hainbat euskara elkarteetako gazteekin batera, laguntzaile. Aurten ere euskara-frantsesa-gaztelania hiruki "magikoarekin" jolastera. Aurten ere EHZ. Pirinioen azpian ospatuko den azken EHZa izango da, eta laguntzaile edo ez, kontua bertara hurbiltzea da, merezi du eta. Oraingo hontan gainera gure herritar diren Inserta taldekoek bertan joko dute. Gaupasa eder bat han egiteko beste arrazoi indartsu bat! &...
Beste behin ere, ezin galdu urteroko hitzordua Euskal Herria Zuzenean festibalarekin. Badira gutxienez 5 urte bertara asteburu pasa goazela eta gogoak ez zaizkigu ahitu, ez horixe! Aurten ekainaren 29, 30 eta uztailaren 1ean izango da Idauze Mendin. Arrosatik bertara eman zuen saltoa festibalak, eta urrutiago egon arren, eta jende aldetik oraindik Arrosako kopuruetara heldu ez den arren, guri oso leku aproposa iruditzen zaigu Idauze Mendi. Azken finean musikaz gozatu, euskarazko doinu urrunagokoak hurbiletik entzun, egokitzen zaizkigun txandak egin eta gure barne mugak apurtzen jo...
Aurten ere Euskal Herria Zuzenean festibalean izan gara dozena bat berbaizukide inguru. Aurten ere saiatu gara gure xiberuera aditzeko gaitasuna hobetzen, aurten ere ibili gara halamoduzko egun bateko frantsesa erabiltzen. Beste behin ere euskara beharrezko eta erabilgarri bihurtu dugu iparraldeko gazte askorentzat, txosnan eskatzeko besterik ez bada ere. Euskara Elkarteen Topagunetik guztira 60 bat lagun hurbildu gara bertara eta iaz baino gutxiago izan arren, beti bezain gogotsu aritu gara. Badirudi balorazio onegia ez dutela e...
Euskadiko Filmategiko sortzaileak (1978-5-1), ezkerretik eskuinera. Nestor Basterretxea Arzadun (presidenteordea) Juan José Almuedo Villa (diruzaina) Peio Aldazabal Bardají (presidentea) José Manuel Gorospe Moragas (idazkariordea) José Luis Basolo Eizaguirre (idazkaria) Argazkia: Juantxo Egaña1993ko apirilaren 30ean egindakoa
Hedapena: Zeregin hori garatzeko, Filmategiak emanaldiak eskaintzen ditu aldian-aldian eta euskal zineari eta zinegileei buruzko ikerketak argitaratzen ditu.Gure jardueran, garrantzi handia du zerbitzugintzak. Izan ere, gure egoitzan, filmategiko eta liburutegiko fondoak ikusi ahal dira, kopiak uzten dira maileguan, irudiak uzten dira, gidatutako ikustaldiak antolatzen dira...Euskal Herriko ikus-entzunezko oroimena gordetzeagatik, 1997ko maiatzaren 20an, Eusko Jaurlaritzak Herri Onurako Erakunde izendatu zuen Euskadiko Filmategia. Era berean, 1994. urtetik aurrera, FIAFeko kide bazkid...
Aurten ere EHZ gainean daukagu. Badira 5 urte Berbaizu Euskara Elkarteko lagun multzo bat Topaguneko beste hainbat elkartetako kideekin batera (iaz 100 bat guztira) abiatzen garela EHZn laguntzaile izateko asmoz. Nahibeste musika entzun, hainbat euskalki praktikatu, frantsesez ahal bezala konpondu eta Xiberuko paraje eder hartaz disfrutatzeaz gain noski. Deustualdekoa bazara eta jaia eta txosna ordu batzuk partekatu nahi badituzu, jarri gurekin harremanetan ekainaren 2a baino lehen. Guztia 28 euroren truke (garraioa, sarrerak eta janaria). Eta ez baza...