Euskal Herria Zuzenean 2008
EHZ festibala, musika festibal huts bat
baino gehiago da. Auzolanaren eta militantismoaren bidez, hainbat baloreren
inguruan garatu den herri ekimena da. Hauek dira EHZ festibalaren nortasuna eta
izaera biltzen dituzten ezaugarriak : Euskal Herrian kokatzen den festibala da.
Herri garapenaren aldeko iniziatiba da. Horrela, sortzetik hara, Arrosan (Baxe
Nafarroa) iragan zen EHZ. Azken 5 urteetan, Xiberoako Idauze Mendin egin da 3
eguneko besta.
EHZ
festibalaren 13.edizioa, ekainaren 27, 28 eta 29an ospatuko da. 5. eta
azken urtez Idauze Mendin iraganen da (Xiberuan, Mauletik hurbil), datorren urtetik aurrera toki aldaketa
gauzatzekoa baita.
Hauek dira, egun horietan gozatu ahalko ditugun
kontzertuak:
-Akerbeltz:
Soinu eta argi harrigarriarekin
-Alamo race track:
Holandako laukotea da eta momentuan den pop talde onenetariko bat da.
-Bauchklang:
Austriako taldea da. Egiten duten soinu guztia ahotik ateratakoa da.
-The
Booze Brothers: Irlandar musika, musika orientala, rock-a, folk-a...
-Borrokan: Berako
boskotea. Disko berria kaleratu dute, "Hitzez ulertu ezin dena omendu nahi
nuke, oraintxe!"
-Clawfinger: Metal
musika eta hip-hop-a nahasten duten Suediar taldea.
-Esne Beltza: Aurten
sortutako taldea, Fermin Muguruza eta Xabi Solanoren talde berria.
-Inserta:
2001ean Bilbon sortutako post-hardcore taldea da.
-Keny
Arkana: Emakume raplari gazteak, bere burua
antikapitalista, altermondialista, eta iraultzaile bezala deskribatzen du.
-Latzen: Oñatin
1993an sortutako heavy metal musika taldea da.
-Loo
& Placido: DJ Zebra edo DJ Moule-i esker ezagutzen dugun
bootleg fenomenoaren sortzaileak dira frantzian.
-Ministère
des Affaires Populaires (MAP):
Umorez beterik Lilletik datozen rap-musette-raiaren ordezkari ederra da
talde hau.
-Obrint
Pas: Rock, ska, hardcore eta reggaea egiten
dituzte, musika-tresna tradizionalak erabiliz.
-Ojos de brujo sound system: Bartzelonatik
mundura zabaltzen diren mestizaje doinuen ordezkariak ditugu.
-PIB
all star: Punk metal hardcore indartsutik power pop-era,
disko-dance-etik pasatzen den taldea.
-Potato:
1984 urtean sortutako talde gasteiztarra.
-Ruper
Ordorika: 1977-1980 urteen bitartean, kutsu politikodun kantuak
hobesten zituen Bernardo Atxaga eta Joseba Sarrionandiarekin batera.
-Sister Simone and the
Holy Balls: Baionako rock blues musika estiloko boskotea
sortzen dute taldea.
-Tonino
Carotone y Arpioni: Tijuana In Blue eta Kojon prieto
taldeetako punkia kantari italiarrak sortzen du taldea.
-Toots & The Maytals:
Jamaikar musikaren irudi bizia, reggae erritmoan.
Animatu etortzera!
: )
Iruzkinak
malen 2008-06-06 14:46 #1
Utzi iruzkina: