Zeregin hori garatzeko, Filmategiak emanaldiak eskaintzen ditu aldian-aldian eta euskal zineari eta zinegileei buruzko ikerketak argitaratzen ditu.
Gure jardueran, garrantzi handia du zerbitzugintzak. Izan ere, gure egoitzan, filmategiko eta liburutegiko fondoak ikusi ahal dira, kopiak uzten dira maileguan, irudiak uzten dira, gidatutako ikustaldiak antolatzen dira...
Euskal Herriko ikus-entzunezko oroimena gordetzeagatik, 1997ko maiatzaren 20an, Eusko Jaurlaritzak Herri Onurako Erakunde izendatu zuen Euskadiko Filmategia. Era berean, 1994. urtetik aurrera, FIAFeko kide bazkidea da (Film Artxiboen Nazioarteko Federazioa). Euskal zinearen artxibo bakarra denez, ikertzaileen, ekoizpen-etxeen, banaketa-etxeen, telebisten, ikasleen… abiapuntua da.
Hasieran, irabazi asmorik gabeko erakunde honek 600 metro film baino ez zeukan arren, 3 milioi metro film ditu gaur egun. Horrez gain, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko eta Euskal Telebistako materialak gordetzen ditu, besteak beste.
|
Iruzkinak
anarkosis 2006-06-19 12:39 #1
estas mas bueno ke el pan te kiero mogollon y te pido ke te kases konmigo moskardon
Utzi iruzkina: