Deustualdeko Berbalaguna

Gure burua euskaldunduz ingurunea euskaldundu.

ONDO PASA GABONAK ETA DATORREN URTERA ARTE BERBALAGUNAK!


Gabon hauetan, Zinema Euskaraz programari esker, betiko pelikulak euskaraz!                               Abenduaren 22tik aurrera, 30 film euskaraz ikusi ahal izango dira streaming bidez www.kulturklik.net eta www.eitb.com webguneetan.informazio gehiago HEMEN


Abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunari begira, nik ere euskaraz, guk ere euskaraz eta beste hamaika aldaera hartzen dituen lelopean argazkien mosaiko bat zabaltzen ari da, JARRI ZURE AURPEGIA BERBALAGUN!http://www.nikereeuskaraz.net/nikere.phphttp://www.nikereeuskaraz.net/gukere.php



Topaguneko mintzapraktikak azken hilean berbalagun egitasmoan gabiltzan lagunei (Getxo, Bergara, Deustu...) elkarrizketatxoak egiten ibili da, egitasmoaren gaineko ikuspuntuak jasotzeko, bai berbalagun laguntzaileenak bai berbalagunenak,hemen batzuk:*asko daude beraz heltzen zaizkigun heinean joango gara jartzenMertxe, Iñaki, Maite, Arantxa, eta Marikruz



Bertsoak, tailerrak, antzerkiak, musika...eta KULTURA danontzat!! DEUSTURA UDAZKENEKO KULTURA (egin klik agenda hobeto ikusteko)       


Deustualdeko berbalagunean talde batzuk martxan daude! Taldeak guztiz osotuta daude,  baina oraindik lekua dago guraso berbalagun taldean: Ostiralero 17.30 - 18.30 (Guraso taldea, Deustuko Ikastolan)Egitasmoan parte hartu nahi baduzu izena baino ez duzu eman behar!deustualdekoberbalaguna@gmail.com Berbalagun Laguntzaileak ere behar ditugu beraz animatu zaitez zeu ere lagun!


Larunbatean, irailaren 25a, goizeko 11:30ean Jaialdiaren egitaraua osatzen duten instalazio eta erakusketak ezagutzeko euskarazko bisitaldi gidatua eskainiko du GETXOPHOTO-k. Bisitaldiak 100 minutu inguru iraungo du eta doakoa da.Izena emateko getxophoto@getxophoto.com helbidera idatzi edo 688 644 740 telefonora deitu. Plazak mugatuak dira, bera ez denborarik galdu eta apunta zaitez!



deustukoberbalaguna 1456131944501

Deustualdeko Berbalaguna

Deustualdeko Berbalagunaren eta berbalagunen sareko topalekua. Astean ordubete eta ahoa euskaraz bete.

Azken iruzkinak