Orain arte Berbaizuren blogean jaso ditugu Deustualdeko berbalagunaren gaineko elkarrizketak, aurkezpenak, ekimenak... Aspalditik darabilgu buruan Berbalagunak bere izaera propioa indartu beharra, eta hortik abiatuta blog berri hau sortu dugu. Deustualdeko Berbalagunak eta berbalagunek txoko bereizia behar dute sarean! Gaur egun 8 talde daude martxan, eta horien inguruan 50 bat berbalagun biltzen dira astero - astero. Baina ordu beteko hitzordu hori luzatu nahi dugu, eta kalean bestelako ekimenen bidez luzatzeaz gain, sarean ere hala egiteko bidea izango da blog hau. Nola ez...
Deustualdeko Berbalagunaren eta berbalagunen sareko topalekua. Astean ordubete eta ahoa euskaraz bete.