Abenduaren bigarrenean, ostirala, Sarrionandiaren testuen irakurtaldia egingo dugu Müllerrenean. Asmoa sinplea da: bakoitzak gustuko duen Sarriren obraren pasarte bat irakurtzea jende aurrean. Izan ahal da poesia, narrazio zati bat, gogoeta bat, ipuin laburra edo abesti letra bat. Zuk ere gurekin batera irakurtzera gonbidatu nahi zaitugu. Denok irakurle eta entzule izango baikara, danok literaturarekin gozatzen. Hitz ederren zaleon irakurtaldia konpartitu nahi baitug...
Aurtengo azarorako hainbat ekintza prestatu ditu "Deustura Udazkeneko Kultura" proiektuak, hainbat laguntzaileren artean Berbaizu Euskara Elkartea dugularik.Hamen uzten dizuegu azaroko programa!Animatu eta Gozatu!
Hasi gara! Aurtengo berbalagun proiektua martxan da!Duela bi aste hasi ginen aurtengo taldeekin. Ezin ezin gara hobeto hasi, iazko taldeen lekukoa hartu eta beste taldetxo batzuk sortu ditugu, guztira 8 talde eginez. Gainera, talde gehienak topera ditugu, baina lasai, beste asko sortzeko asmotan gaude. Jada, berbalagun izan nahi duten hainbat pertsona itxaron-zerrendetan jarri ditugu talde berriak noiz sortzeko zain. Talde hauek sortzeko laguntzaile beharrean gaude, beraz, animatu! Zenbat eta gehiago, hobeto!
Iepa berbalagunak!Kurtsoa hastear dago eta berbalagun izateko izen-emate epea ireki dugu. Urriaren bigarren astean emango diogu hasiera indartsu kurtso berri honi eta hainbat ekintza ditugu jada buruan! Aurtengo berbalagunean parte hartzeko:deitu 944471042 telefonora edota bidali e-mail bat deustualdekoberbalaguna@gmail.com helbidera.ANIMA ZAITEZ!!
Pena handiz heldu zaigu ikasturte bukaera...Honekin batera berbalagun taldeek geratzeari utzi diote datorren irailera arte. Gogoratu irailean berriz ekingo diogu berbalagunari eta izena emateko epea zabalduko dugu. edozein zalantzetarako idatzi : deustualdekoberbalaguna@gmail.comUda tartean dugula, ez galdu aukera paregabe hau euskaraz mintzatzeko zoazen lekura zoazela! (argazkian deustualdeko berbalagun dinamizatzaileak)Gure aldetik esatea udan pr...
ekainaren 4an izan zen Mintzeguna Elizondon! Deustualdeko berbalagunetik bat animatu zitzaigun eta argazkiak ikusirik giro ezinhobea egon zela ziurtatu dezakegu! Hurrengoan badakizue animatu! argazkien iturria: egizu euskara elkartea /getxoargazki gehiago HEMENeta mintzaeguneko berri gehiago HEMEN
Jada kurtso bukaeran gaude eta zer hobeto bazkari on batekin amaitzea baino?? Hurbildu zaitez Elizondon ospatuko den Mintza egunera! Izena emateko Berbaizutik pasa (Ramon y Cajal 42) eta apuntatuko zaituztegu. Izena ematean ordainduko da bazkaria (20€). Arin ibili zerrendak atzo zabaldu zirelako eta maiatzaren 24 itxiko dira!
DEUSTUTIK 18.00AK ALDERA PASAKO DA! PAUSOZ, PAUSOZ EUSKALAKARI!
Beste berbalagun talde bat dugu martxan deustualdean,badirudi, berbalagun egitasmoak aurrera egiten duela etengabean eta hona hemen hori posiblea egiten duen jendea! Asteazkenero euskaraz mintzatzeko batzen dira eta jada kedada nahikotxo daramatzate! Jarraitu horrela!
Deustualdeko Berbalagunaren eta berbalagunen sareko topalekua. Astean ordubete eta ahoa euskaraz bete.