Deustualdeko Berbalaguna

Gure burua euskaldunduz ingurunea euskaldundu.

Gogoratu berbalagunok!Ostilar honetan, otsailak 26, arratsaldeko 19:30etatik aurrera lokalean berbalaguna egingo dugu!ongi etorri!Ta larunbatean, TALDE ARGAZKIA!2000.urtean ateratako talde argazkia berbaizuren 10 urteak zuekin batera ospatzeko!


BERTSO AFARIA martxoak 6 , larunbatean* bertso afarira joateko izena eman beharko da aurretikMASKARADA martxoak 7, igandean* prezioa 50€ (autobusa, gaua eta gosaria barne)* bazkideek 45 €izena ematekoberbaizu@euskalnet.net edo 94 447 10 42


Animatu zaitez berbalagun OTSAILAREN 27an! ARGAZKIAN ere berbalagunak nahi ditugu!SAGARDOTEGIA*bazkideak 30€*ez bazkideak 35€berbaizu@euskalnet.net94 447 10 42 - 628 75 31 99


Pasadan ostriralean Berbalagun Egun Berezia antolatu genuen, Berbaizu Euskara Elkartearen X. urteurrena dela eta.Orain arte, Berbaizuren lokalean bildu izan gara hilaren azkenengo ostiralean eta bertan egin izan dugu mintzapratika saioa. Oraingo honetan, lokaletik irten eta Zuberogoitia anaien BERTAN BILBO liburuan onarritutako hiri ibilbidetxoa egin genuen berbalagunekin, Bilboko XX. mendeko euskararen historia sozialean oinarrituz egindako hiri ibilbidea hain zuzen.Eguna ez zen aproposa izan, hori aitortu beharra dago, euria eta euria bota baizuen. Hala ere, 20 lagun bildu ginen eguraldi ...



Etorri gurekin ostiral honetan, arratsaldeko 6.30etan Unamuno plazan, Bilboko hiri ibilbidea egitera berbalagun. Zuberogoitia anaien Bertan Bilbo liburuan onarriturik, hiriaren ikuspegi euskalduna azalduko da. Berbalagunei eskeintzen diegun jarduera berezia Berbaizu Euskara Elkartearen urteurrena dela eta.Parte hartu berbalagun!            



Kaixo berbalagunak!Gabonetatik bueltan, berriro zuen taldeko berbalagunekin elkartzeko gogoekin ibiliko zarie ezta? Aste honetan martxan daude taldeak berriro ere.Gogorarazten dizuet urtarrilaren 29an, ostirala Berbalagun saiotxoa dugula Berbaizu lokalean nahi duenarentzako. Bukatzeko, zuen proposamenak botatzea gustatuko litzaidake elkarrekin jardueratxo bat egiteko, esaterako, museoan bisita gidatua, edota antzerki batera joan... bota erantzuna blogean edo berbaizu@euskalnet.net helbidera.Bitartean hemen duzue aukera antzerki batzuk euskaraz ikusteko Arriaga Antzokian.LITERATURA ETA MUSIK...



Kaixo berbalagunak!Eskerrik asko zuen laguntzagatik AZTIKER enpresak eskatutako galdetegiak betetzeagatik.Aste honetan jasoko dituzte inkestak eta ZOZKETAREN berri dudanean esango dizuet,ondo segi etaESKERRIK ASKO berriz ere!Berbalagun batzuk galdetegia betetzen lokalean pasadan ostiralean:


deustukoberbalaguna 1456131944501

Deustualdeko Berbalagunaren eta berbalagunen sareko topalekua. Astean ordubete eta ahoa euskaraz bete.

Azken iruzkinak