2010 berbalagunari ongi etorria

deustukoberbalaguna 1456131944501 Deustualdeko Berbalaguna | 2010-01-12 12:38

Kaixo berbalagunak!

Gabonetatik bueltan, berriro zuen taldeko berbalagunekin elkartzeko gogoekin ibiliko zarie ezta?
Aste honetan martxan daude taldeak berriro ere.

Gogorarazten dizuet urtarrilaren 29an, ostirala Berbalagun saiotxoa dugula Berbaizu lokalean nahi duenarentzako.

Bukatzeko, zuen proposamenak botatzea gustatuko litzaidake elkarrekin jardueratxo bat egiteko, esaterako, museoan bisita gidatua, edota antzerki batera joan... bota erantzuna blogean edo berbaizu@euskalnet.net helbidera.

Bitartean hemen duzue aukera antzerki batzuk euskaraz ikusteko Arriaga Antzokian.LITERATURA ETA MUSIKA EUSKARAZ programa antzokiko foyerrean egingo da, 20:00etan, 10 euroren truke:

Urtarrilak 12, 20:00etan, XABIER LETE ETA JOXAN GOIKOETXEA - "EGUNSENTIAREN ESKU IZOZTUAK"

Joxan Goikoetxea musikariak lagunduta, Xabier Letek Egunsentiaren esku izoztuak” liburuko poema batzuk errezitatuko ditu. Liburuak 2009ko Kritika Saria jaso du, eta euskarazko literaturako onenetarikoa dela esan da.

2)   Martxoak 16, 20:00etan, BERNARDO ATXAGA ETA JUAN CARLOS PÉREZ. "PARADISUAZ".

Juan Carlos Perez eta Bernardo Atxaga duela urte asko hasi ziren elkarrekin lan egiten, hots, Itoiz talde mitikoaren garaian, eta azken urteetan unerik onena lortu dutela esan daiteke. Elkarrekin “Paradisuaz” aurkeztuko digute, abesti eta poemez osatutako ikuskizuna.

3)   Maiatzak 10, 20:00etan, ITXARO BORDA & PIER PAUL BERZAITZ, XANET AROZENA gitarristarekin batera.

Itxaro Bordaren poesia eta Pier Paul Berzaitzen abestiak eta Zuberoako poema tradizionalak izango ditugu Xanet Arozena gitarristaren laguntzarekin. 


1    Ongi etorri urte berriari eta zuei ere!

      ASTEAN ORDU BETEZ, AHOA EUSKARAZ BETE!



  


Utzi iruzkina: