Deustualdeko Berbalaguna

Gure burua euskaldunduz ingurunea euskaldundu.

Deustuko herrian euskara entzuten da gero eta gehiago!Berbalaguna egitasmoan dagoeneko genituen zortzi taldeak gutxi baziren... beste talde berri bat sortu da! Zortzi lagun elkartzen dira ostiralero Deustuko auzoetxean 5.15etan, euskaraz mintzatzeko irrikaz!


ARDILATXA kultur elkarteko giltzariak eta kotxe pegatinak ditugu salgai lokalean! Urteak daramatza elkarte honek Euskal Herriko hainbat kultur proiektuei diruz laguntzen, eta oraingoan Berbaizuri egokitu zaio 1000€ jasotzea. Trukean euren produktu batzuk salgai jarriko ditugu.                                      LATXAREN DEFENTSAN!*pegatinak: beltza eta txuria ez ezik, kol...


                      *izena emateko azken eguna martxoak 30


Otsailaren 17an Euskara Elkarteek martxan dauzkaten Mintzapraktika programetako dinamizatzaileek 3 orduko mintegi bat egin zuten, hainbat gai lantzeko: Guraso- laguna, Mintzodromoak, hitanoaren aldaera, Auzoko gazte- laguna eta beste. Mintegian 16 herri eta eskualdetako dinamizatzaileak bildu ziren:Lizarra, Lasarte, Aretxabaleta, Tolosa, Irun, Santutxu, Deustu, Donostia, Gasteiz, Bergara, Eibar, Arrasate, Iruñerria eta Tafalla, Txorierri eta Getxo.iturria: topaberri buletina



OTSAILAREN 18an, ostirala 20.00etan informazio gehiago: barakaldo antzokia


Aurten Korrikari ´SEKULA BAI' kabaretak emango dio irteera.  Langabezian dauden bost aktoreek, euskararen alde egingo dute  Korrikari abiapuntua emateko!Estrenaldia Bilboko Alhondingan izango da, Otsailak 17 an. Barrez lehertzeko prest?


Ikus ezazue egitasmoak euskal herri mailan duen eraginkortasuna, poztekoa ezta?!Mintzapraktika egitasmoak, masa-fenomeno berria?


Gaur bertan, hilak 28, estreinatzen da. Otsailaren 3 arte ikusteko aukera izango da Bilboko Alondegiko Golem aretoetan.  Pelikula honek Berlineko Zinemaldiaren Urrezko Hartza, saririk nagusiena, lortu zuen pasa den urtean. Bitartean zinema euskaraz programak aurrera jarraitzen du, www.kulturklik.net eta www.eitb.com webguneetan doako streaming bidez 30 film ikusteko aukera izanez.


Berriz ere martxan gaude! eta poztekoa ze azken egunetan berbalagun laguntzaileak agertu zaizkigu eta horrek berbalagun talde gehiago deustualdean ibiliko direla esan nahi du! Bitartean gozatu ezazue berbalagunaren gainean egindako bideotxo hauxe, eta inoiz parte hartzera animatzen bazarie... primeran!  Berbalaguna ez da bakarrik taldeetara mugatzen den dinamika, kontu gehiago egin daitezke... ikusi, ikusi!!!


deustukoberbalaguna 1456131944501

Deustualdeko Berbalagunaren eta berbalagunen sareko topalekua. Astean ordubete eta ahoa euskaraz bete.

Azken iruzkinak