Berbalaguna erditu zaigu
Orain arte Berbaizuren blogean jaso ditugu Deustualdeko berbalagunaren gaineko elkarrizketak, aurkezpenak, ekimenak... Aspalditik darabilgu buruan Berbalagunak bere izaera propioa indartu beharra, eta hortik abiatuta blog berri hau sortu dugu. Deustualdeko Berbalagunak eta berbalagunek txoko bereizia behar dute sarean!
Gaur egun 8 talde daude martxan, eta horien inguruan 50 bat berbalagun biltzen dira astero - astero. Baina ordu beteko hitzordu hori luzatu nahi dugu, eta kalean bestelako ekimenen bidez luzatzeaz gain, sarean ere hala egiteko bidea izango da blog hau. Nola ez, bestelako tresnak ere (hain famatu eta "cool" diren "sare sozialak") erabilgarri dira, baina poliki-poliki goaz...
Blogari hasiera emateko azken bi urteetan bildu ditugun argazkiak doaz hementxe danak jarraian.
Aspalditik baldin badakizu euskaraz, orain dela gutxi, hitz egiteko erraztasuna baduzu, ozta-ozta ibiltzen bazara elkarrizketa batean, euskara asko maite baduzu, ez hainbeste baina jende euskalduna ezagutu nahi baduzu, Deustun euskaraz bizitzeko aukera askorik ez baduzu aurkitzen, edo bai... guztientzako dago lekua Berbalagunean.
Etorri Ramón y Cajal 42-ra, deitu 94-4471042-ra edo bidali eposta bat eta izena eman. Zure ordutegira moldatzen den talderen bat aurkituko dugu.
Ez dugu zertan itxaron behar, gure burua eta gure albokoena euskalduntzeko tresna hoberik ez dago, hator Berbalagunera!
Iruzkinak
Edorta Lopez 2009-01-20 18:49 #1
<b>Zorionak!</b> Berbalagunerako bloga sortzea <b>oso ideia ona</b> iruditzen zait, jarraitu horren fin lanean! <br>
Mertxe 2009-01-21 15:22 #2
<P>Kalean ordubete eta blog txukun honetan beste hainbeste emanez gero, askoz hobeto. </P>
<P>Oso aukera ona iruditzen zait. Gora bihotzak!</P>
Utzi iruzkina: