Hasi gara! Aurtengo berbalagun proiektua martxan da!Duela bi aste hasi ginen aurtengo taldeekin. Ezin ezin gara hobeto hasi, iazko taldeen lekukoa hartu eta beste taldetxo batzuk sortu ditugu, guztira 8 talde eginez. Gainera, talde gehienak topera ditugu, baina lasai, beste asko sortzeko asmotan gaude. Jada, berbalagun izan nahi duten hainbat pertsona itxaron-zerrendetan jarri ditugu talde berriak noiz sortzeko zain. Talde hauek sortzeko laguntzaile beharrean gaude, beraz, animatu! Zenbat eta gehiago, hobeto!


Iepa berbalagunak!Kurtsoa hastear dago eta berbalagun izateko izen-emate epea ireki dugu. Urriaren bigarren astean emango diogu hasiera indartsu kurtso berri honi eta hainbat ekintza ditugu jada buruan! Aurtengo berbalagunean parte hartzeko:deitu 944471042 telefonora edota bidali e-mail bat deustualdekoberbalaguna@gmail.com helbidera.ANIMA ZAITEZ!!


BISITATU BERBALAGUN BLOGA:http://www.blogak.com/deustukoberbalaguna


Pena handiz heldu zaigu ikasturte bukaera...Honekin batera berbalagun taldeek geratzeari utzi diote datorren irailera arte. Gogoratu irailean berriz ekingo diogu berbalagunari eta izena emateko epea zabalduko dugu. edozein zalantzetarako idatzi :                 deustualdekoberbalaguna@gmail.comUda tartean dugula, ez galdu aukera paregabe hau euskaraz mintzatzeko zoazen lekura zoazela!          (argazkian deustualdeko berbalagun dinamizatzaileak)Gure aldetik esatea udan pr...


Deustuko herrian euskara entzuten da gero eta gehiago!Berbalaguna egitasmoan dagoeneko genituen zortzi taldeak gutxi baziren... beste talde berri bat sortu da! Zortzi lagun elkartzen dira ostiralero Deustuko auzoetxean 5.15etan, euskaraz mintzatzeko irrikaz!


Ikus ezazue egitasmoak euskal herri mailan duen eraginkortasuna, poztekoa ezta?!Mintzapraktika egitasmoak, masa-fenomeno berria?


Berriz ere martxan gaude! eta poztekoa ze azken egunetan berbalagun laguntzaileak agertu zaizkigu eta horrek berbalagun talde gehiago deustualdean ibiliko direla esan nahi du! Bitartean gozatu ezazue berbalagunaren gainean egindako bideotxo hauxe, eta inoiz parte hartzera animatzen bazarie... primeran!  Berbalaguna ez da bakarrik taldeetara mugatzen den dinamika, kontu gehiago egin daitezke... ikusi, ikusi!!!


Orain arte Berbaizuren blogean jaso ditugu Deustualdeko berbalagunaren gaineko elkarrizketak, aurkezpenak, ekimenak... Aspalditik darabilgu buruan Berbalagunak bere izaera propioa indartu beharra, eta hortik abiatuta blog berri hau sortu dugu. Deustualdeko Berbalagunak eta berbalagunek txoko bereizia behar dute sarean!  Gaur egun 8 talde daude martxan, eta horien inguruan 50 bat berbalagun biltzen dira astero - astero. Baina ordu beteko hitzordu hori luzatu nahi dugu, eta kalean bestelako ekimenen bidez luzatzeaz gain, sarean ere hala egiteko bidea izango da blog hau. Nola ez...


Azken iruzkinak