Kategoria: matxintxu
Orain arte Berbaizuren blogean jaso ditugu Deustualdeko berbalagunaren gaineko elkarrizketak, aurkezpenak, ekimenak... Aspalditik darabilgu buruan Berbalagunak bere izaera propioa indartu beharra, eta hortik abiatuta blog berri hau sortu dugu. Deustualdeko Berbalagunak eta berbalagunek txoko bereizia behar dute sarean! Gaur egun 8 talde daude martxan, eta horien inguruan 50 bat berbalagun biltzen dira astero - astero. Baina ordu beteko hitzordu hori luzatu nahi dugu, eta kalean bestelako ekimenen bidez luzatzeaz gain, sarean ere hala egiteko bidea izango da blog hau. Nola ez...
Aurreko ostiralean Deustualdeko Berbalaguna egitasmoak jendaurreko lehenengo pausua eman zuen. Sortu diren 9 taldeak hasiak ziren euren asteroko hitzorduari heltzen, eta denak elkartu eta giro onean ikasturteari hasiera ematea besterik ez zen falta. Horretarako Edorta Lopez, AEK-ko Mintzapraktika egitasmoetako arduradunak sarrera teoriko-praktiko argigarria egin zuen, ondoren Arrate Arbaiza Deustualdeko Berbalagunaren koordinatzaileak gurean kokatu eta zehaztu zuena. Hitza erabiltzearen inguruan ari garenez azken finean, berbalagunetak...
Ostiral honetan, hilak 9, Berbalagun egitasmoaren aurkezpena egingo dugu Matxintxu Aek-ko Euskaltegian (Ramón y Cajal 8). Gaueko 20:00etan hitzaldi laburrarekin hasi eta ondoren pintxo-poteoa egingo dugu, Bordatxotik abiatuta eta Deustualdeko tabernetan barrena. Honekin, egitasmoa azaldu eta taldetxoetan parte hartuko duzuenoi zuen mintzakideak ezagutzeko aukera sortzea espero dugu. Ostiralera arte!
Ostiralez arratsaldeko 20:00etan Berbalagun egitasmoaren aurkezpena izango dugu Matxintxu euskaltegian, sorpresa, askari eta guzti. Jada izena eman dutenentzako, oraindik izena emateko dutenentzako, berbaizukideentzako, berbalapikoentzako, hiztunentzako, ixilentzako, aek-kideentzako, euskaltzaleentzako, ikasleentzako, jubilatuentzako... zu ere Berbalagun!