Aurtengo otsaileko apustua Sahara Marathoian 100 euskaldun biltzea izan zen. Aurten Sahara Marathoiaren 10.urteurrena ospatzen da eta 2010.urtea dela kontutan harturik hitz jolas bidez 100 korrikalari bildu nahi dira. Momentu honetan 71 pertsona daude izena emanda eta urtarrilaren bukaerarte dago epea zabaldurik. Sahara marathoia desertuan burutzen den lasterketa da, eta bere ezaugarria errefuxiatu eremu batean gauzatzen den froga bakarra izatea da. Saharar herriarekin elkartasuna erakusteko bide da, kirola eta elkartasuna batuz proeiktu ezberdinei indarra emanez. Elkartasuna modu ezberdiƱe...
X. URTEURRENA 2010 Otsailak 22 Tindufeko (Aljeria) Saharar errefuxiatu kanpamenduak ZERGAITIA: Honako hau, 34 urte baina gehiago iraun duen gatazka batekiko nazioarteko kontzientziazioa eta mobilizazioa helburu duen elkartasunezko lasterketa baten 10. edizioa da. Hiru hamarkada baina gehiago igaro dira gatazkaren subjektuak akordiorik lortu gabe eta nazioarteko komunitateak egoera desblokeatzea lortu ez duelarik. Hiru hamarkadako sufrimendua belaunaldiz belaunaldi igaro dena eta milaka gizakien itxaropena ehorzten dituena Tindouf-eko (Aljeria) errefuxiatu kanpamendueta...
Aurreko urtean zenbait euskaldun Sahara Marathoian egon ginen, aurten gure asmoa 100 korrikalari batzea da eta Bilbotik hegazkin bat ateratzea. Blog hau marathoiko gauzez informatu eta jendeak parte hartu dezan animatzeko sortu da. ANIMO ETA EA 100 KORRIKALARI BATZEN GAREN!!