Sahara Marathoiko informazioa
X. URTEURRENA
2010 Otsailak 22
Tindufeko (Aljeria) Saharar errefuxiatu kanpamenduak
ZERGAITIA:
Honako hau, 34 urte baina gehiago iraun duen gatazka batekiko nazioarteko kontzientziazioa eta mobilizazioa helburu duen elkartasunezko lasterketa baten 10. edizioa da. Hiru hamarkada baina gehiago igaro dira gatazkaren subjektuak akordiorik lortu gabe eta nazioarteko komunitateak egoera desblokeatzea lortu ez duelarik.
Hiru hamarkadako sufrimendua belaunaldiz belaunaldi igaro dena eta milaka gizakien itxaropena ehorzten dituena Tindouf-eko (Aljeria) errefuxiatu kanpamenduetan euren jaioterritik urrun, basamorturik idorrenean.
Sahara Maratonak Mendebaldeko gizartea sentsibilizatu nahi du, kirolaren bitartez Sahararren borroka ahanzturan eror ez dadin alde batetik, eta bestetik Saharar errefuxiatuentzako giza laguntzako proiektuentzako diru laguntzak biltzea. Kirol lasterketan 20 herrialdetik gorako eta kontinente guztietako korrikalariak hartzen dute parte.
Egitarauaren lasterketa nagusia maratona baldin bada ere, aldi berean, beste distantzia batzuetako lasterketak burutzen dira. Guztiak 2010-ko Otsailaren 22-ko goizean burutuko dira eta guztiak Smarako helmugan amaitzen dira. Hauek dira lasterketak:
· Maratona: El Aaiun-Auserd-Smara
· Maratoi 1/2: Auserd-Smara
· 10 Km: Farmacia-Smara
· 5 Km: Paco-Smara
· Goizeko lehen orduan, antolakuntzak korrikalariak lasterketa desberdinen abiapuntuetara garraiatzeaz arduratzen da.
· Lasterketen ibilbidea guztiz seinalizaturik dago. Maratoiaren kasuan, lehen zatia harritsua eta zelaia da, bigarren zatia hondartsuagoa eta gorabeheratsuagoa delarik 20. eta 30. kilometroen artean (maratoi erdiaren lehen 10 kilometroetan). Ibilbidea 2009ko bera izango da Aaiun, Auserd eta Smarako kanpamenduetatik igarotzen da.
· Antolakuntzak, anoa postu ugari zabaltzen ditu ibilbidean zehar.
· Nazioarteko Ilargi gorriak mediku asistentzia bermatzen du, eta antolakuntzaren orotariko ibilgailuetan ibilbide guztia zaintzen du.
· Haizearengatik babesteko lepoko bat, zapi bat, eguzkitako betaurrekoak eta bisera bat eramatea gomendatzen da.
PROIEKTUA:
Lasterketetako korrikalariak nahiz norbanako edo instituzio desberdinak egindako diru aportazioak oso osorik Tindouf-eko (Aljeria) errefuxiatu kanpamenduetan giza laguntzarako proiektuetarako erabiltzen da. Azken urteetan elkartasunezko proiektu ugari burutu dira; pista polideportiboen edo kirol eskolen eraikuntzatik hasi eta botika, eskola materiala edo kirol materialen elkartasunezko donazioetaraino.
Aurten lortzen diren diru sarrerak, Dahlako (Tindouf) errefuxiatu kanpamenduko gazteentzako jolas zentru bat eta Saharar Futbol liga Nazionalaren antolakuntzarako baliabideak lortzeko baliatuko dira.
Ondoko lehentasunen arabera, antolakuntzak eskola eta ospitaleetan laguntza materiala banatzen du:
- Oinarrizko botikak
- Estoka materiala
- kirol material
Edozein modutan, Sahara Maratonaren antolakuntza produktu desberdinak kanpamenduetan bertan erostearen aldekoa da, bertako ekonomia sostengarria bultzatzeko helburuarekin.
Hegazkinaren zama ahalmen mugatua dela eta, eta aurreko urteetako esperientzia ikusirik, behar beharrezko materiala eta material arina eraman daiteke soilik.
Korrikalari 1 = Botikin 1
Parte hartzen duten korrikalariek, era boluntarioan familia bakoitzari zuzendutako botikin batekin lagundu dezakete. Programa honek korrikalari 1 = botikin 1 du izena eta honen bidez famili gehiagotara laguntza iristean ahi da.
Botikinean honako gauza hauek sartu daitezke guraizeak, pintzak, termometro bat, kotoia, gasak, esparatrapua, tiritak... hau oinarrizko medikamentu batzuekin osa daitekeelarik (Paracetamol, Ibuprofeno, Dalsi edo Apiretal, antidiarreicos, pomada antiinflamatoria, colirio ojos, Betadine...).
Botikina hegazkinean fakturatu behar da eta korrikalari bakoitzak bere familiari emango dio.
BIDAIA:
Madriletik (Espainia) abiatzen den ordezkaritza Tindouf-eko (Aljeria) aireportura zuzenean bidaiatzen du Air Aljerie konpainiako hegaldi txarter batean. Hegaldiak geldialdi tekniko bat burutzen du Oran edo Aljerren (hegazkinetik jaitsi gabe) eta Tindouf-eko (Aljeria) aireportuan lurreratzen da errefuxiatu kanpamenduetatik 50km-tara. Eskatu diren hegaldien ordutegiak ondokoak dira:
-Madril (Espainia)-Tindouf(aljeria): Ostirala 19: 23´00 h-tan.
-Tindouf (Aljeria)-Madril (Espainia): Ostirala 26: 18.30 h-tan (23.30 h Madrilera iristeko ordua.)
BISATUA:
Lasterketaren antolakuntza Aljerian sartzeko derrigorrezkoa den taldekako bisatuaren tramitazioaz arduratzen da. Horretarako parte hartzaile guztiak pasaportea eguneratua izan behar dute eta pasaporte zenbakia hegaldia baina 30 egun lehenago jakinarazi behar dute (EHNA edo NAN agiriak ez dute baliorik).
Partehartzaile eta laguntzaile guztiak saharar familien Haimatan hartzen dute ostatu egonaldia luzatzen den egunetan. Inskripzioan preferentziarik adierazi ezean 4-5 pertsonako taldeak famili desberdinetan egokitzen dira. Harrera familien taldeak osatzerakoan parte hartzaileek saharar familia ezagunarekin alojatu nahi izanez gero, familiaren datuak aldez aurretik jakinarazi behar dira. Harrera familia guztiak antolakuntzaren oharrak eta diru laguntza jasotzen dute, eta orokorrean oso abegitsuak direnez, etxean bezela sentiaraziko zaituzte.
Norbaitek egokitzen zaion familiari donazioren bat eman nahi badio, ez dago inolako arazorik. Talde bat izandakoan, inguruko Haimetan zabaltzea gomendatzen da laguntza jende gehiagorengana iritsi dadin.
Soberan gelditzen diren janari edo botikak ere utzi daitezke. Opariak egin nahi izatekotan umeentzako jostailu edo botikak, linternak, labanak edo boligrafoak izatea gomendatzen da.
Lasterketaren aurreko gauean antolakuntzak korrikalari guztiei pasta afari bat eskaintzen die, baita, gosaria lasterketaren egunean eta ogitarteko bat lasterketaren ondoren. Gainontzeko otorduak norberaren saharar familian egiten dira (indabak, kuskusa, entsaladak, ahuntz edo gamelu haragia, pasta, patatak…).
Oso garrantzitsua da ura famili bakoitzak ematen duen ur enbasatua soilik edatea (tearekin ez dago arazorik). Kontserba edo enbutitu apur bat eramatea osagarri gisa gomendatzen da. Nahiz sahararrak musulmanak izan ez dute kexurik azalduko.
Saharar errefuxiatuen kanpamenduetan artisautza, arropa, janaria etab. salgai duten denda ugari aurkitu daitezke. Denda hauetan dinar Aljeriar edo €urotan ordaindu daiteke.
Basamortuaren erdian aurkitzen den errefuxiatu kanpamentu batera goaz eta ondorioz egunerokotasunean mendebaldean aurki ditzakegun erosotasun gehienez ahaztu beharrean izango gara. Haimatan ur hornidura murritza da eta norberaren garbitasunerako ur ontzi bat topatu ahal da.
Lasterketaren egunean, ur arazorik ezean, lasterketak duen egoitzan dutxatu ahal izango da. Horretarako, txankletak, txanpua eta toalla bat eramatea gomendatzen delarik.
EKIPAIA:
Nahiz bidaiari bakoitzak
Arropa gutxi eta erosoa eramatea gomendatzen da. Egunez tenperatura 25°c-tara iristen da eta gauez ez da 10°c-tatik jaisten. Ekipaian ezinbestez eraman beharrekoa:
- Lo zakua
- Komuneko papera
- Garbitasunerako toallitak
- Eguzkitako betaurrekoak
- Eguzkitako krema
- Argazki kamara
- Forro polarra
- Galtza motzak
- Bisera bat
Dahla Smaratik 160 kilometrotara kokatzen den probintzi bat da, guztietatik hurrutien dagoena. Probintzia hau ere proiektuan txertatzeko modu bezala aurtengoan ere hara mugituko gara bi egunez bertako familiekin egon eta bertan ohitura bilakatu den haurren lasterketa eta futbol partidua egitera. Aukera paregabea izango da eremu eta paisai paregabeez disfrutatzeko.
Nahiz eta aurreikusitako asmoak betetzen askotan ez den horren erreza gertatzen antolakuntzak ondoko egitaraua prestatu du:
Ostirala 19: Madril-Tindouf hegaldia. Smaran alojamendua.
Larunbata 20: Smaran goiza pasa nahi denerako.
Arratsaldean marathoirako izen emateak.
Igandea 21: Pasta afaria eta lasterketarako oharrak.
Astelehena 22: Sahara Maratona 2010
Asteartea 23: Sari banaketa eta kultur arloko bisitaldiak egoitza desberdinetara.
Asteazkena 24: Dahla-rako bidaia.
Osteguna 25: Futbol partidua, umeen lasterketa eta dunetara txangoa.
Ostirala 26: Saharar errepublika arabiar demokratikoaren urteurreneko festa eta Tindouf-erako bidaia.
PREZIOA:
Bidaiaren prezio osoa bidaia, egonaldia eta lasterketetarako inskripzioa barne 850€-takoa da. Bertan sartzen direnak:
- Madril- Tindouf-Madril hegazkin txartela
- Bidaiaren asegurua
- Tindouferako desplazamentuak
- Familiekin egonaldia eta elikadura
- Lasterketaren izen ematea (dortsala, kronometrajea, atsedeenaldiak, mediku laguntza...).
- Kamiseta
- Medalla
- Argazkiak
- Proiektu solidarioa
Prezio hau lasterketetako partehartzaile eta laguntzaileentzako da. 16 urtetik beherako umeentzak prezioa 650€takoa da.
Izen emateko zueni zen abizen, helbide, pasaporte zenbaki, zertan lan egiten duzuen, jaiotze data, telefono zenbaki, zein lasterketatan parte hartuko duzuen... datuekin email bat bidali behar duzue diego.munoz@lastlap.com-era.
Izen emateko azken eguna 2010eko urtarrilaren 15a izango da. Hala ere, hegazkina data hau baino lehen beteko balitz hurrengo izen ematean itxaron zerrendan geratuko lirateke hegazkin handiago bat bete arte.
Izen ematea ez da osoa bidaiaren kuota transferentzia bidez egin arte, hau honako tokian egin daitekeelarik:
Proyecto Sahara – CIF G-84437854
Barclays (Serrano, 215-28016 Madrid)
CC 0065 0205 80 0001028499
IBAN ES62 0065 0205 8000 0102 8499
SWIFT BARCESMM
Iruzkinak
Utzi iruzkina: