Scenes. A tale about foreigners. Like us.

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2006-02-20 00:00
3

(Fade in)

Liana hungariarra da eta kontatzen digu Musika Eskolaren ate ondoan bere herrian hezkuntza musikala eskola eta institutuan integratua dagoela eta ume bakoitzak txikitatik jasotzen dituela hizkuntza musikalaren eta bere gustuko musika tresnaren oinarriak. Ez da gutxi.

(Fade to white)

Atera da neskatila azal beltzekoa musika eskolatik eta aita –azal zurikoa- zain dauka. Biek daukate ezkutaezinezko poza iragartzen duen irribarre zabala aurpegian. Aitak esan dio: -¿Qué tal con la triki? Eta alabak erantzun: -Hoy he tocado sola, más guay!

(Fade to white)

Bada ikastetxe pribatu bat Bilbo aldean zeinetan doazen umeek hezkuntza osoa alemanez jasotzen duten. Bertan ikasten du ume euskaldun -etxetik euskal hiztun- batek. Nola deitzen dioten? “El vasco”.

(Fade to white)

Bilboko dantzatoki batzuetako bezeroak asaldatuta omen daude, hegoamerikarrez osatutako taldeak baitoaz bertara arratsalde pasa eta hauetako gizonezkoek dantzatzeko eskatzen diote edonori baina beste edonork bere taldeko emakumezkoei eskatuz gero, haserretu egiten dira eta zakar eta bortitz erantzun, oso bortitz zenbaitetan.

(Fade to white)

Hemen jaiotako ikasleak -35 urte-  ¿Cómo se dice radio en euskera? galdetzen dio euskaltegiko irakasleari. Irakasleari honako galdera bururatzen zaio: Eta zu, non sartuta egon zara gaur arte?

Voiceover:

Dena den, egon gaitezen pozik: eskerrak gure mapa ikusten ahal den jatetxeetan . Eskola publikoetako gela eta liburuetan ordea,   edo “euskaldun guztien etxean”  oraindik ere, ezin da gure mapa ikusi.

(Fade out)

Song: “Ene herrian”

patxi lurra

patxi lurra 2006-02-20 18:10 #1

"Eta zu, non sartuta egon zara gaur arte?"

País Vascon, ziur aski.

satortzulo

satortzulo 2006-02-21 09:23 #2

txikitan "gure" hori uste nuen adostutako zerbait zela,

gero konturatu nintzen "gure" zenbaiten bihurtu zela,

eta azkenaldian esango nuke "nire" besterik ez dela

Karrau

Karrau 2006-02-23 23:56 #3

35 urteko hori orain arte non ibili den-edo igual zure paisano honek esplikatuko dizu.
Edo akaso lapsusa baino ez da izan. Ikasleekin gogorrak ere izaten gara ba!

Utzi iruzkina: