Gaur ari dira ospatzen euskal abertzaleak euren aberri eguna. Bistan da “abertzale” hitzak berak zer esan nahi duen; hots, abertzaleek aberria izan eta maitatu egiten dutela, eta haren aldarrikapena egiten dutela lau haizeetara. Abertzale horietako batzuek, ordea, beharbada ez dute jakingo “aberri” hitza neologismo hutsa dela, “hizperria” alegia, bere garaian Sabino Arana Goiri jaunak asmatutakoa, beste asko bezala. Latinezko AD aurrizkiari HERRI euskal hitza erantsita sortu zuen Sabinok euskarak ez zeukan kontzeptu hau. Erdarazko PATRIA hitza litzateke horren parekoa eta, beraz...
Hilabete eskas barru, lehendakari kargua hartuko du Lopezgoiti jaunak. Badakigu ez dela Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herritar guztion lehendakaria izango, ez behintzat nirea, baina, hala ere, berak tematuta segitzen du lelo horrekin. Egia esanda, inoren lehendakari izatekotan, berton bizi eta bozkatzen dugunon erdien baino gutxiagoren lehendakaria izanen da, gehienok, euskal naziozaleak izanik, bestela bozkatu baitugu. Hori begi-bistakoa da, buruketa matematiko txiki bat eginda erraz ikusten dena, alegia. Dena dela, lehengo lehendakari guztiak ere ez dira guztionak izan, ez eta ...
Aurki izango dugu Jaurlaritza berria. Laster, bai, merezimendu osoz irabazi dugun gobernua; espainolez eta espainolentzat osatutako gobernua, edo jaurlaritza. Euskaraz irakurtzen ere ez dakien lehendakaria buru, eta auskalo nortzuk eta zelakoak sailburu, baina ez euskal naziozaleak, hori behintzat, ez. Egia esanda, Ezker Abertzalearen milaka botoak zakarrontzira bota ostean, ez zeukaten, ez, oso gaitza Gasteizko Legebiltzarra ere eskuratzea. Horixe da demokrazia berriaren zutabeetako bat: berez irabazterik ez baduzu, ezaba ezazu oposizioaren zati handi b...
Berehalaxe dira hauteskundeak. Martxoaren bata gain-gainean dugu dagoeneko. Eta, oraingo hauetan, Ezker Abertzalea legez kanpo utzita, badirudi aukeraren bat dutela espainolistek Ajuria-Eneako Jaurlaritza eskuratzeko. Horregatik, beldur dira jeltzaleak, hainbeste urtean beren gustura maneiatu duten guztia galduko ote duten beldur. Ez da gutxiagorako, egia esanda, baina gainerako naziozaleoi (jeltzale ez garenoi, alegia) ez letorkiguke txarto, behingoagatik, beste batzuek gobernatzea Euskal Autonomia Erkidegoan. Beste kontu bat da onerako ala txa...
Orain urte dezente egokitu zitzaidan munduratzea eta horrek, dudarik gabe, eskarmentua eman dit bizitzan. Ez maila pertsonalean bakarrik, baita bizimodu soziopolitikoan ere. Gogoan dut laurogeiko hamarkadan dena zela militantismoa. Batzarrik batzar bizi ginen orduko gazteok, eta gure aisialdia ere, hein handi batean bederen, zerbaitetan militatzean zetzan. Halaxe zabaltzen genuen geure sare soziala, inplikazio soziopolitikoaren bidez. Orain, enegarren aldiz, hauteskunde-kanpainan omen gaude. Eta “omen” idatzi dut, ez baitut bereziki neure burua inplikatuta s...
Lau bidaia intimo aurkeztu dizkigu Jon Maia bertsolari zumaiarrak bere dokumentalean. Lau bidaiotan, gure hizkuntza, euskara izan da erabilitako ibilgailua; lau arrotz Euskal Herrira ekarri eta barneratu dituen ezinbesteko bitartekaria. Izan ere, tokian tokiko hizkuntza da bide bakarra bertako bizimodua, ohiturak eta jendeak, ezagutzekotan. Euskal Herria ezagutu nahi duenak, beraz, derrigorrean jakin (edo, bere kasuan, ikasi) behar du euskaraz, bestela, Euskal Herria barik, País Vasco edo Le Pays Basque baino ez baitu ezagutuko. Horixe da, hain zuzen, Euska...
Bistakoa da Espainiako botere judizialak legez kanpo utziko dituela Ezker Abertzalearen balizko hautetsi-zerrendak. Oraingoan, antza, ez dute udal hauteskundeetan egin zuten txapuza bera egiteko aukerarik izango; hau da, ezingo dituzte zerrenda batzuk ontzat eman eta beste batzuk ilegalizatu. Izan ere, legebiltzarrerako hauteskundeetan, alderdi edo elkarte bakoitzak zerrenda bakarra izan behar du, eta ez udalerriak adina zerrenda, munizipaletan bezala. Zapateroren zerbitzariek (Rubalcabak, Garzonek eta enparauek) kosta ahala kosta aurkituko dituzte D3M eta Askatasuna “ETA-Batasunarek...
Behin, hor nonbait entzun edo irakurri nuen egunero-egunero ari direla hizkuntzak hiltzen. Zur eta lur geratu nintzen, egia baldin bada, munduan zenbat hizkuntza ote dauden pentsatuta. Gainera, berririk sortu barik, desagertu eta desagertu ari badira hizkuntzok, are larriagoa iruditu zitzaidan, hor noizbait gurea ere behin betikoz hil daitekeelakoan. Izan ere, jakin badakigu zein diren lehenen desagertu, desagertzen eta desagertuko diren hizkuntzak: ahulenak, betiere. Eta, noski, ahulezia hori hainbat modutan ulertu behar da. Hizkuntzak b...
Martxoaren 1eko hauteskundeak direla-eta, Antonio Basagoiti euskal popularren buruak esan berri du Euskal Autonomia Erkidegoan aldaketa ziurtatzeko prest dagoela, eta laguntza eskaini dio Francisco Lópezi; nolabait pentsatuko du Lópezek aukeraren bat duela lehendakari izateko. Baina, horretarako, bere baldintzak ere argi eta garbi jarri dizkie sozialistei: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Kultura eta Barne Saila kudeatu nahi ditu Basagoitik. Egunkarian irakurri bezain pronto, txistea izan dela pentsatu dut, eta halako irriñoa ere sumatu dut neure aurpegian. Ez zait eskatzea bera txis...
Askok espero bezala, dagoeneko epailearen aurrean eseri dira Ibarretxe, López eta Otegi (eta beste batzuk ere bai) behin elkarri hitz egin ziotelako daukagun gatazka politikoa konpondu nahian. Behin elkarri hitz egin bai, baina, epaiketa hasi orduko, elkarrengandik aparte eseri dira (dituzte?) eta, badaezpada ere, Francisco soziatak muzin egin dio Batasunakoei zipitzik ere esateari. Izan ere, agurtu ere ez omen ditu egin Otegi, Barrena eta Ezker Abertzaleko gainerakoak. Ibarretxek, behintzat, onartu egin du Otegik luzatutako eskua, nahiz eta zirkunstantzi aurpegia jarri behar horretarako. &...
Blog honetan, Euskal Herriaz eta euskararen unibertsoaz ditudan unean uneko pentsaketak eta aburuak esekiko ditut aurrerantzean. N@Z alkarblogaren xedea euskal nazioaz zer esana dugun naziozaleon arteko elkarreragina bultzatzea besterik ez da; hausnartu eta hausnarraraztea, alegia. Eta, horretarako, euskaldunok batzen gaituen tresnaz baliatuko naiz: euskaraz. Blogari euskaldunon arteko komunikazio-hizkuntza euskarak izan behar baitu, ezbairik gabe. EUSKAL HERRIA = EUSKARAREN HERRIA