N @ Z

N@ZIOZALEON ALKARBLOGA (Lander Landa)

UNIFORMEDUNAK

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-09-28 01:04

Gizakiok sailkatzeko modu asko ei daude. Arrazaren, dugun diruaren edota jakituriaren arabera bereiztea, esaterako, gauza ohikoa izan da, betidanik. Nik, ordea, beste sailkapen txiki bat egingo nuke: daramagun uniformearen araberakoa.   Izan ere, askotarikoak dira gizakiok janzten ditugun uniformeak. Egunero, denok janzten omen dugu bat, gutxienez, eta badira bat baino gehiago ere janzten dituztenak. Badira egunik egun uniformea aldatuz doazenak ere. Esan daiteke, beraz, gustu eta behar guztietarako uniformeak ditugula.   Horietatik politena, eta, segur aski, gusturen ere janzten ...


EUSKARA AKASTUNA NONAHI

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-09-23 00:10

Bistakoa da euskararen inguruko akatsak ez direla, zoritxarrez, esparru instituzionalera soilik mugatzen. Euskara bizibide bihurtu duten erakunde asko eta asko ditugu gure inguruan eta, horregatik hain zuzen, errespetu handiagoa eta tratu hobea zor liokete erakunde horiek gure hizkuntzari.   Lehengoan, trago batzuk hartzen ibili ginen Durango aldean. Eta, bertan egonik, jakina, derrigorreko bisita izan zen herriko kafe antzokia. Plateruena du izena eta, egun, durangar nahiz inguruetako edonorentzat erreferente ukaezina da, euskararen eta euskal kulturaren arloan, behintzat. Ate n...


EGA AZTERKETA

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-09-20 23:15

Gaur goizean, EGA azterketa izan du iloba Xabik. Zorioneko EGA, bai, nik neuk orain hogei bat urte egin nuen azterketa bera, edo haren berdina, izenez behintzat. Euskararen Gaitasun Agiria esan nahi omen dute EGA siglek. Esan eta izan, hori jada beste kontu bat da.       Ilobak hamasei urte baino ez dituenez, eta beraren gurasoak gaur lanean direnez, neuk hartu dut azterketara eraman eta etxera bueltan ekartzeko ardura. Eta halaxe egin dut. Zorionekoa neu, ia asteburu guztiak libre izaten ditudan hau.    Joaneko bidaian ez dugu azterketaz hitz egin. Urduri ote zegoe...


Hona hemen blog honetan bertan eta ERABILI.com webgunean nik neuk, Lander Landak, plazaratutako idazki ironikoari Osakidetzako Donostia ospitaleko euskara-batzordeak emandako erantzuna. Jarraian, neronek erantzun diot ostera ere. :::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::: 2008-09-17 /  Donostia Ospitaleko Euskara Batzordea Ausartegia, benetan, Landa jauna. Bai, ausartegia diogu, zeren Donostia Ospitalean bi egunetan ordu batzuk eman, lagun erdaldunaz beste inorekin mintzatu ez eta, hala ere, errotulurik zaharren...


DEMOKRAZIAZ

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-09-14 12:30

Hitz polita da demokrazia, grekotik datorrena, antza. Etimologian adituek diotenez, “demos” eta “kratos” hitzetatik eratorria da, eta “boterea herriarentzat” edo “boterea herriaren esku” esan nahi omen du.   Esanahia hori baldin bada, garbi asko dago demokrazia gutxi dagoela munduan, baita gure “lehenengo” mundu honetan ere. Izan ere, nire ikuspegi txit apaletik, ezin da demokraziarik egon herriarekin ezertarako ere kontatu gabe. Hau da, “dena herriarentzat, baina herria gabe” leloa ez da batere demokratikoa, oso despota baizik. Eta, onartu edo ez, horixe gertatzen zaigu hemen, Euskal...


Bitxia da Amerikako Estatu Batuak (AEB) pairatzen ari diren gaitzespena. Mendeetako ezarpen eta esplotazioaren aurrean, azkenik, venezuelarrak, boliviarrak, latinamerikarrak, oro har, esnatzen hasiak direla dirudi. Hala bedi.   Mendeetan zehar, diodanez, miseria gorrian bizitzera kondenatu dituzte (ditugu?) anaia-arreba latinamerikarrak. Hara joan eta bertako aberastasun guztiak espoliatu dizkiete (dizkiegu), betiere gure “lehen” mundu honen aurrerakuntzaren izenean. Miserian iraunarazteko, gainera, ezjakintasunean eman behar izan dituzte urteak eta urteak. Izan ere, Chek dioen bezala,...


Patxi Zabaletaren jarraitzaile hauek, Ezenarro, Abril eta konpainia, txarto eta berandu azaldu dira oraingoan ere. Gure kaleetan ETAkideen izenak agertzen direla-eta, direnak eta direnak entzun behar izan ditugu, eta, bitartean, eurak isilik, indarkeria guztien kontra daudela sinistarazita. Orain, eztabaida artifizial horretan tokirik ez dutela ikusita, astakeriaren bat esatea bururatu zaie, titular txikietan, behintzat, agertu ahal izateko:       EFE Agentzia: Aralar ha pedido que se retiren de los edificios y calles públicas "todo símbolo que tenga relación con la dictadura...


BIKTIMA IZAN NAHI DUT

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-09-10 12:43

Nazio Batuek terrorismoak eragindako biktimen gaineko lehenengo sinposioa egin berri dute. Ez dute, hala ere, terrorismoaren gaineko definizio adosturik. Beraz, ez dakiten zerbaiti buruzko sinposioa izango zen, diot nik.   Bitxia da delako terrorismoak zenbati ematen dion jaten. Bitxia, era berean, zein eta nortzuk izaten diren beti terrorismoaren biktimak, nabarmen eta bakarrak, normalean. Bitxia ere bada zein eta nor diren terroristak, beti berak.   Estatuak sekula ez dira terroristak. Izan ere, estatuek bultzatzen duten horri “indarkeria estrukturala” esaten zaio, ekidinez...


Hona hemen, oraintsu, erabili.com webgunean argitaratu didaten iritzi-artikulu bat. Bertan, Osakidetzako Donostia ospitalean behatutakoa kontatzen dut, sakelako telefonoz ateratako argazki batzuekin ilustraturik.       Eskerrik asko, zinez, ERABILI.COM webgunearen arduradunei. Lander Landa.         Egunotan, Osakidetzako ospitale batean izan naiz. Bisitan joan natzaio gaixorik ibili den lagun erdaldun bati; Donostia ospitalera, hain zuzen. Estreinako aldiz izan naiz ospitale horretan, nik beti Nuestra Señora de Aránzazu deitzen zela uste izan dudan berean...


LA SAGARDO EGUNA?

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-09-09 10:01

Igandean izan da. Lehengo igandean, irailak 7. Euskal telebistaren bigarren kateko albistegien aurkezleak esana, África Baetak, alegia: “Hoy se celebra en Donosti la sagardo eguna…” Eta, segundo batzuk aurrerago, bertatik informatu behar zuen kazetariak galderak egiten zizkion sagardoa dastatzera hurreratuak zirenei. “Qué tal está este sagardo?” itaundu zion pare bat atzerritarri.       Ohitura txarrak ari dira hartzen, aspalditik gainera, euskarazko hitzak erdaran txertatzean. Ezagunak dira “La Lehendakaritza ha dicho…” eta tankera horietakoak, egun, gure belarriek batere er...


landerlanda@gmail.com 1672135214048

Lander Landa

Blog honetan, Euskal Herriaz eta euskararen unibertsoaz ditudan unean uneko pentsaketak eta aburuak esekiko ditut aurrerantzean. N@Z alkarblogaren xedea euskal nazioaz zer esana dugun naziozaleon arteko elkarreragina bultzatzea besterik ez da; hausnartu eta hausnarraraztea, alegia. Eta, horretarako, euskaldunok batzen gaituen tresnaz baliatuko naiz: euskaraz. Blogari euskaldunon arteko komunikazio-hizkuntza euskarak izan behar baitu, ezbairik gabe. EUSKAL HERRIA = EUSKARAREN HERRIA