BIKTIMA IZAN NAHI DUT

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-09-10 12:43

Nazio Batuek terrorismoak eragindako biktimen gaineko lehenengo sinposioa egin berri dute. Ez dute, hala ere, terrorismoaren gaineko definizio adosturik. Beraz, ez dakiten zerbaiti buruzko sinposioa izango zen, diot nik.

 

Bitxia da delako terrorismoak zenbati ematen dion jaten. Bitxia, era berean, zein eta nortzuk izaten diren beti terrorismoaren biktimak, nabarmen eta bakarrak, normalean. Bitxia ere bada zein eta nor diren terroristak, beti berak.

 

Estatuak sekula ez dira terroristak. Izan ere, estatuek bultzatzen duten horri “indarkeria estrukturala” esaten zaio, ekidinezina bezain onargarria, antza. Estatuen kontra borrokatzen direnak, ordea, beti izaten dira terrorista. Sistema demokratikoak eskaintzen dizkien erremintak erabili ordez, zilegi ez den indarkeria erabiltzen dutelako; onartezina bezain baztergarria den gogorkeria, nonbait. Halaber, estatuen babesean daudenak beti dira biktima; babes horretatik kanpokoak, ostera, sekula ez. Ezer izatekotan, ahaztuak izango dira horiek.

 ESPAÑA-VICTIMAS TERRORISMO por ti.

 

Bitxia ez, baina guztiz lotsagarria da, nire ustez behintzat, zenbaitek, euren biktimismoaren izenean, muntaia honetatik guztitik ateratzen duten onura. Batzuei, biktima bihurtuta, loteria suertatu zaiela dirudi. Begiratu, bestela, nola bizi den azken urteotan Maixabel Lasa biktima hori. Sarao guztietan egoten da. Hori bai, biktimen izen ona goraipatzen eta justizia eskatzen, salatu beharra baitago zer kasu eskasa egiten zaien eta zer diru gutxi ematen zaien biktimei.

 

Zoritxarrekoak gu, biktimak ez garenok. Gu biktimen biktimak gara, eta gure biktimismoak ez digu ez errekonozimendurik ez eta dirurik emango. Gauzak horrela, nik garbi daukat: hurrengo bizitzan (ere) biktima izan nahi dut.


Utzi iruzkina: