Kategoria: terrorismoaren_biktimak
Nazio Batuek terrorismoak eragindako biktimen gaineko lehenengo sinposioa egin berri dute. Ez dute, hala ere, terrorismoaren gaineko definizio adosturik. Beraz, ez dakiten zerbaiti buruzko sinposioa izango zen, diot nik. Bitxia da delako terrorismoak zenbati ematen dion jaten. Bitxia, era berean, zein eta nortzuk izaten diren beti terrorismoaren biktimak, nabarmen eta bakarrak, normalean. Bitxia ere bada zein eta nor diren terroristak, beti berak. Estatuak sekula ez dira terroristak. Izan ere, estatuek bultzatzen duten horri “indarkeria estrukturala” esaten zaio, ekidinez...