ASIMILAZIOA AURRERA DOA

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-12-26 11:04
2

Beste urtebete joanen zaigu laster, 2008.a, kristautasunaren kontaketaren arabera. Euskaldunok, berriz, Jesus jaio aurretikoak ei gara. Oso herri zaharra, beraz, baina sekula independentziarik izan ez duena, nonbait. Esan nahi baitut, estatuak estatu direnetik, behintzat, Euskal Herria kontzeptu soziokulturala baino ez dela izan, inoiz independente izan gabea, erabateko autonomia politikorik gabekoa, alegia.

mapaeuropa por ti.

Nazioa garela oso garbi bide daukagu euskaldunok, ez bat eta ez bi, nazioa eta kito. Estatua, ordea, inoiz izango garen ez dago batere garbi eta, urteak aurrera joan ahalean, gero eta aukera gutxiago daukagula dirudi, edo hala iruditzen zait niri, behintzat. Izan ere, estatuak gainbeheran dauden honetan, gaitz da “estatutasuna” aldarrikatzea, nekez sinetsarazi baitaiteke horren beharrik, eta, pitinka-pitinka bada ere, gero eta barneratuago gaituzte euren mugen barne gatibu gauzkaten estatuek. Bistan da, eta ezin bistakorik ezkutatu.

Datozen belaunaldikoak, Iparraldean nahiz Hegoaldean, onartuz doaz espainiarrak eta frantsesak direla, euskaldun bezainbat edo areago, diotenez. Hortaz, etorkizuna garbi dago: Euskal Herria sekula ez da estatu independentea izango; ez behintzat gauzak zeharo aldatzen ez badira.

Naziozalea naizen aldetik, ez pentsa erraza zaidanik horrelakorik aitortzea, baina errealitatea gailendu egiten zait, baita neuri ere. Inguruan ikusten ditudanak ikusita, erresistentzian bizirautera kondenaturik ikusten dut neure burua. Ni neu, sikiera, neure Euskal Herri ttipian biziko naiz hil artean, neure independentzian, independente, arrotzek erabat asimilatu gabe.

Lur

Lur 2009-01-10 15:20 #1

Bistanda, Euskal Herria, Nafarroa bezala, lingua vasconun egikaritua, estatua izan zuen erresuma izan zela.Estatua beraz.Hori honela izanik,ez dago esaterik euskaldunek estaturik izan ez dugunik.Horra beraz zure artikuluaren akatsa.Bai deitu asimilizazioa edo deitu Espainiar eta Frantziar estatuen jakobinismo inperiala.Bistanda Estatua dela daukagun aterki bakarra, bistanda den moduan, gaur egun estaturik ez daukan nazioak biziraun nahi badu, zinez behar duela estatua.Ttipian diozunean zer diozu, vascongadetan biziko zarela baina?JJ Imazen Euzkadin ala Aranarenean?

Lander Landa

Lander Landa 2009-01-11 19:53 #2

Aupa, Lur:

Lehendabikoena, eskerrik asko nire artikuluak irakurri, interesa agertu eta, batez ere, zure iritzia emateagatik. Izan ere, egunotan bizpahiru erantzun irakurri dizkizut jada, eta poztekoa da ikustea norberaren idazkiak ez direla alferrikakoak izaten beti, norbaitek irakurtzen dituela, alegia.

Hori esanda, azken erantzun honen gainean, pare bat kontutxo argitu nahi dizkizut:

1) Estaturik ez dugula izan esatean, ez dut ukatu nahi izan Nafarroa gure estatua izan denik, ez horixe! Esan nahi izan dut estatu modernoak sortuz geroztik, alegia, XIX. mendetik hona sortutakoen artean, ez dugula aukerarik geure estatua izateko, eta are gutxiago, zorigaitzez, Euskal Herriaren parekoa izateko berori, zuk eta biok, eta beste hamaikak, nahi genukeen bezalakoa. Nafarroa lehenagokoa da, noski, baina badakit horixe dela gure historiako erreferente politiko behinenetakoa. Euskal herria, berriz, eta orain arte behintzat, kontzeptu sozio-kulturala baino ez dugu; ailegatuko da egunen batean gure ordua, akaso.

2) Eta "Euskal Herri ttipia" diodanean, kontuan hartu "neure" esaten dudala aurretik, esan nahi baitut euskaraz bizi dudaneko esparrua eta momentua direla, niretzat, neure Euskal Herria. Izan ere, euskaraz baino ezin dut nik uletu Euskal Herria; gainerako bertsioak, País Vasco, Le Pays Basque, edo Baskongadak eta Imazen Euzkadi ere, nahiz Ibarretxeren Euskadi, niri neuri ez zaizkit interesatzen.

Uste dut, diozunagatik behintzat, nirearen antzeko Euskal Herria desiatzen duzula zeuk ere, Adurretik Ebrorainokoa eta Lanestosatik Zangotzarainokoa. Artikulu horretan, ordea, horretarako zailtasun gero eta handiagoaz ohartarazi nahi nuen, besterik gabe. Bereziki, asimilazio sozio-kulturala (euskaldun jendea erdara gorrian, gure umeek erreferente kultural arrotzak ahoan eta bihotzean...) nabaritzen dudalako nik neure inguruan, gero eta nabarmenagoa, gainera. Euskaldunon matxinada sozio-kultural baten beharra sumatzen dut nik (euskaraz nonahi eta edoonoiz, esaterako), nahi baldin badugu Euskal Herriak iraun eta, egunen batean, geure euskal estatua eduki.

Horixe zen kontua. Besterik gabe, eskerrik asko ostera ere eta ondo segi.

Lander.

Utzi iruzkina: