Maiz komentatu izan dut nik Euskal Herria gainbeheran datorrela. Hots, euskaraz bizi den herria (EH) pitinka-pitinka desagertuz doala, nolabait esatearren. Pentsaketa hori, dena den, Bizkaitik eta Bizkaian bizi naizen honek egina dela gogorarazi nahi dizuet, ez baita gauza bera gertatuko, edo inpresio bera jasoko, segur aski, Gipuzkoatik eta Gipuzkoan bizi den baten aldetik. Baina, kontu gehientsuenetan bezalaxe, bada araua egiaztatzen duen salbuespena. Beti egon ohi da oztopoen aurrean itxurari behintzat eusten ahalegintzen den norbait. Bada, kasu honetan, eta herriez ari naizenez, ...
Bada kontutxo bat aspaldi honetan kezkatu samartuta naukana: euskaldunon blogosfera. Hau da, euskaraz “blogeatzen” dugunontzat zenbat eta zer-nolako ziber-esparruak ditugun. Izan ere, euskaldunona bezalako mundu txikitxo batek arrisku handiak ditu, baita Internet sarean ere, irentsia izan eta, nolabait, desagerrarazteko. Nik blog hau irekiko nuela erabaki nuenean, orain lauzpabost hilabete baino ez direla, oso garbi nuen euskaraz jardungo nuela blogean eta, horrenbestez, euskarazko blog-guneren batean izan beharko zuela oinarri. Zorionez, aukera bat baino gehiago nituen horre...
Barometroa, definizioz behintzat, presio atmosferikoa neurtzeko tresna dugu eta, horren karietara, aspaldi asmatu zuten “euskobarometroa” izenekoa, teorian, euskal gizartearen iritzia aldiro-aldiro neurtuko zuena. Jakina, bigarren hau ez da lehenengo hura bezain zientifikoa, ezta zehatz eta fidagarria ere, baina, azken batean, biak ere datuak ematen dituzten barometroak dira, eta datuok, noski, guztiz interpretagarriak zaizkigu. Egunotan, berriro ere azaldu zaigu euskobarometroa, oraingoan, balizko hauteskunde autonomiko batzuetan Erkidegoko euskal herritarrok botoa zei...
Beste urtebete joanen zaigu laster, 2008.a, kristautasunaren kontaketaren arabera. Euskaldunok, berriz, Jesus jaio aurretikoak ei gara. Oso herri zaharra, beraz, baina sekula independentziarik izan ez duena, nonbait. Esan nahi baitut, estatuak estatu direnetik, behintzat, Euskal Herria kontzeptu soziokulturala baino ez dela izan, inoiz independente izan gabea, erabateko autonomia politikorik gabekoa, alegia. Nazioa garela oso garbi bide daukagu euskaldunok, ez bat eta ez bi, nazioa eta kito. Estatua, ordea, inoiz izango garen ez dago batere garbi eta, urteak...
Hauteskunde autonomikoen atarirantz hurbilduz goazen honetan, ohiko “demokratek” abian jarri dute, ostera ere, kondenetan oinarrituriko aurre-kanpaina bat. Betiko leloa, ezer berririk ez zerupean. Azpeitiko atentatuak aitzakia ezin hobea jarri du batzuek zein bestetzuek beren horretan jarrai dezaten, euren betiko leloei eusten, alegia. Ezker Abertzaleak ETAren ekintza armatuak inoiz kondenatuko balitu, jakina da gatazka ez litzatekeela, besterik gabe, konponduko. Arazoa politikoa baita, eta oso arazo sustraitua gure artean, gainera, euskal gizartean. Konponbideak, beraz, politikoa er...
Ignacio Uria hil berritan, entzun eta entzun ari gara egunotan, berriz ere, betiko hitz hutsal eta inoperatiboak. Gure politikari ergel horiek besterik ez dakite egiten, antza. Sekulako erretolika darabilte ahotan, eta loroen antzera errepikatzen dituzte ezertarako ere balio ez duten kondena hitzak, ilegalizazio-eskaerak eta herritarrokiko irainak. Eta politikariak ez ezik, zorigaitzez, badira beraien pareko kazetari, kontertulio eta sasi-intelektual askotxo ere; Arruti eta Arregi abizendun Joseba bi horiek kasu.  ...
Batzuetan pentsatzen dut egia dela esaera horrek dioena, herri bakoitzak daukana merezi duela dioen hori. Izan ere, noiz edo noiz erakutsi egiten du herri batek ez duela merezi aldarrikatzen duena, dela benetan merezi ez duelako, edo dela ez dakielako egoki aldarrikatzen. Eta, horrelakoetan, barregarri geratu ohi da herri hori. Euskal Herria egunotan bezalaxe. Orain egun batzuk, euskal futbol selekzioaren izenean “jokatuko luketen” “euskal jokalari” profesionalek esan berri dute ez dutela egingo baldin eta eurek erabakitako izenpean egiten ez badute. Batetik, “jokatuko lukete” idatzi...
Egunotan, Barack Obamak Amerikako Estatu Batuetako hauteskundeak “irabazi” dituela-eta, izugarri espekulatzen ari da aldaketaren beharraz. Batzuek diotenez, gauzak zeharo aldatuko dira Etxe Zuriko maizter berriarekin, baina, bestetzuen arabera, bere horretan segituko du denak. Nik, ordea, biek arrazoi pitin bat dutela esango nuke; arrazoi zati moderatua, baina. Izan ere, batetik, Obamak kanpainan agindu dituen aldaketa guztiak ez ditu gauzagarri izango, baina zertxobait aldatu beharko du sinesgarri suertatzeko. Bestetik, Bushek bezain txarto ezin du jarraitu AEBetako politikak; ez ek...
Atzo bat eta lau galdu zuen Athleticek Vila-Realen aurka. Nik lehenengo zatia baino ez nuen ikusi, eta, futbolaz ezer askorik ez dakidan arren, esan behar dut ez zutela, nire iritziz behintzat, txarto jokatu. Bigarren zatiaz, ordea, ez omen dago gauza bera esaterik. Merezita edo ez, kontua da oraingo ligan ezin okerrago ari dela eta, gauzak erabat aldatu ezean, segur aski, maiatza aldera bigarren mailako ekipoa izango da Athletic. Lehenengo aldiz gerta liteke hori, duen ehun urtetik gorako historia distiratsuan. Ez diot nik jaisterik merezi duenik, ez, oraindik ere ikusteke baitago...
Zurikeria edo itxurazalekeria dira hitz honen sinonimo. Zerbait, bere itxura besterik ez duena. Horrelaxe dio Harluxet hiztegiak kontsultatu dudanean. Eta, definizioa ikusita, hainbat adibide etorri zaizkit burura, hipokrisiaren adibideak, alegia; faltsukeriarenak. Guztietan nabarmenenak, maiz, politikak ematen dizkigu. Beharbada horregatik gaude herritarrok hain nazkatuta politikarekin; edo, hobeto esanda, alderdikeriarekin. Eta, aspaldion, perlarik distiratsuena politikeria-kontu hauetan, ezbairik gabe, Francisco López portugaletetarrak utzi digu bere “Euskara askatasunez” manifest...
Blog honetan, Euskal Herriaz eta euskararen unibertsoaz ditudan unean uneko pentsaketak eta aburuak esekiko ditut aurrerantzean. N@Z alkarblogaren xedea euskal nazioaz zer esana dugun naziozaleon arteko elkarreragina bultzatzea besterik ez da; hausnartu eta hausnarraraztea, alegia. Eta, horretarako, euskaldunok batzen gaituen tresnaz baliatuko naiz: euskaraz. Blogari euskaldunon arteko komunikazio-hizkuntza euskarak izan behar baitu, ezbairik gabe. EUSKAL HERRIA = EUSKARAREN HERRIA