N @ Z

N@ZIOZALEON ALKARBLOGA (Lander Landa)

Denok entzun izan dugu inoiz diruak ez duela aberririk. Hala dirudi, eta hamaika adibide daude horixe frogatzen dutenak. Baina, diruaz gain, beste balore batzuk ere badaudela ikasi dugu denok; esaterako, duintasuna.   Euskal Herria duintzen duten hainbat kontu ditugu. Direla pertsonaia ospetsuak, direla kirolari prestuak, edo direla enpresa ekimentsuak, Euskal Herriaren izena munduan barna zabaldu dutenak ez dira gutxi. Horietariko bat, ezbairik gabe, MCC dugu, euskal kooperatibismoaren ikurra. Eta, kooperatibismo horren diru-kudeatzaile gisa, nork ez du ezagutu garai bateko Lankide Au...


BAT SPANISH TEAM

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-09-05 23:13

A zer-nolako abuztua pairatu behar izan dugun zorioneko Olinpiar Jokoekin. Ez naiz, hain zuzen, kirolzale amorratua, baina, tira, kirolaren bonbardaketa urte osoko kontua da eta, azken batean, kirolzale izan edo ez, ohituta gaude betiko matraka jasaten. Ez, ez naiz horretaz ari, Eusko Jaurlaritzaren faltsukeriaz baizik.     Izan ere, Miren Azkarate eta enparauak uneoro aritu zaizkigu “gure” kirolariek Beijingo Jokoetan egin duten paper ona laudatzen. Hiru hitzeko eslogan faltsua asmatu eta erabili dute horretarako, hitz bakarra euskaraz eta beste biak ingelesez dituena: BAT BASQ...


IBARRETXEREN KOLDARKERIA

1
landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-09-04 14:40

Lehendakaria koldar hutsa da. Edo, gutxienez, garbi asko utzi du agerian bere koldarkeria politikoa. Ez baita zilegi berak zabaldu eta hainbesteko zalapartarekin bultzatutako prozesu bat, orain, herritar gaixooi leporatzea.     Nik neuk txalotu nuen bere garaian lehendakariaren proposamena, Erkidegoko herritarroi galdeketa egitekoa, alegia. Ausardia eta balentria txalogarria iruditu zitzaidan, demokraziaren izenean, Espainiaren inposizio politikoari erronka egitea. Baina, bistan denez, etxafuegoak baino ez ziren, bolbora bustiaz botatako tiro ergelak. Eta ergelagoak, akaso, sine...


ERRENTERÍATIK AUTOBÍARA

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-08-22 12:14

Iritsi berria naiz bretoien lurraldetik. Hamar bat egun eman ditugu neskalagunak eta biok Frantziak okupatzen duen estaturik gabeko nazio horretan. Okupazio horretxek egiten gaitu konplize, hein batean behintzat, bretoiak eta euskaldunok, eta, egia esanda, horrexegatik hautatu dugu Bretainia aurtengo gure oporralditxorako. Adurretik behera sartzean, jada Euskal Herrian sartzen ari ginela sumatu dugu. Iparraldean gelditu ez bagara ere, bide-seinaleek adierazi digute, herrien izenak euskaraz ere adierazita, Euskal Herrian sartuak ginela. Frantziaren eta Espainiaren arteko muga inposatua ...


Bart Zumaian izan naiz, aspaldiko partez ezagutzen eta maitatzen dudan herrian. Baneraman tartetxoa etorri gabe, eta, telebistaren bidez haren berri nuelarik, bertako gaztetxera hurreratu naiz, bertan zer egosten zen zertxobait usnatzera edo.     Eman o hartu? Horixe galdera, eta, herriko agintarien erabaki ezinaren aurrean, urteak abandonaturik eman dituen etxea hartu dute herriko gazteek. Bertan, garbiketa sakona egin ostean, gazteentzako gune polita eratu dute, inoren kontra eta gazteen alde, gazteek behar duten bizitasunaren alde.   Gogoan dut dozenatxo bat urte atzera, ...


SANFERMINAK GAINBEHERAN

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-07-11 12:42

Berriz ere sanferminetan gaude. Hogeita lau orduko festa erraldoia astebetean zehar. Denetik egiteko aukera omen dago euskal jai hauetan, baina, ezerengatik ezagunak badira sanferminak, zalantzarik gabe, entzierroengatik da. Gainerako ikuskizunak, egia esanda, beste jai batzuetan ere badauzkagu eta. Bada, egunotan entzierroak ikusten nabil. Telebistan, jakina, urteek jada ez baitidate parrandarako gogo handirik uzten, ez behintzat horrelako parrandetarako. Eta, entzierrook ikustean, gauza batek tristetu nau gehien: sanferminen gainbeherak. Alderdi askotan suma daiteke gainbehera hori. ...


ESPAINOLISMO FUTBOLEROA

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-06-21 19:41

Bart, afaria izan nuen. Gau ederra igaro genuen hogei bat lagunek berbaldien eta barrealdien artean. Azkenean, egunsentira arte luzatu zen kontua eta horrek, nire adinarekin, faktura pasatu dit gaurko egunean. Nagitsu eta zurbil nabil egun osoan zehar. Telebistaren aurrean galdu nahi izan dut gaurko eguna, bihar, igandea, bestelako egun bat izango delakoan. Baina telebistak ez dit meniarik ematen; treguarik ez, Barricadak abesten zuen bezala. Espainiak jokatuko du gaur, antza, zorioneko Eurokopako final-laurdenetako bat; Italiaren kontra, entzun dudanez. Eta telebistak partida hori eta PPre...


NAZIOA EZ DA ABERRIA

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-06-20 16:49

Gaur, herriko taberna batean, bromatxo bat sortu da bertan ginenon artean. Telebistan Eurokopa beste gairik ez dagoela eta, abertzale amorratua den Karlos tabernariari, txantxetan, zera esan diot nik: "Aurton, beharbada, final-laurdenetatik pasatu eta Eurokopa irabaziko duzue". Jakina, Karlosek bere abilezia erakutsi dit berehala, eta honelaxe erantzun: "Ez dut uste, gureek ez dute hor jokatzen. Eta zu bezalako abertzale batek jakin egin beharko luke hori". Broman horraino iritsita, egokia iruditu zait tira egitea eta haratago eramatea kontua. Orduan, nik zera erantsi diot, ni neu ez naizel...


EUSKALDUNAK, ZENBAT?

2
landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-06-19 14:39

Euskal Herriko biztanleen % 25 ei da euskalduna. Edo, hobeto esanda, elebidunak gara euskal herritarron laurdenak; izan ere, euskaldunok gara elebidun bakarrak zorioneko País Vasco honetan. Euskaldun-kopuruaren gorakada azpimarratu nahi izan dute Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikako arduradunek. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan izan baita nabarmenena igoera hori. Baina zera ez digute esan: zein edo nor hartu duten euskalduntzat. Seguru bainago, horrelako inkestak egin eta baloratzerakoan, euskara-agiri edo tituluren bat dutenak hartu dituztela euskalduntzat, paper hutsal ba...


Orain hilabete batzuk Ibarretxe lehendakariaren balentria goraipatzen nuen foro honetan bertan. “Erabakimena da bidea” nioen, eta txalotu egiten nuen Juan Jose, kontsultari data jartzeko izan zuen ausardiagatik. Euskal herritarrok, politika gatazkatsu bezain nekagarri honen harira, irrikan gaude kontsulta egin dakigun gauzak konpontze aldera, baina, hilabete gutxiren bueltan, badirudi bestelako norabide bat hartu duela EAJren politikeoak.     Orain, antza denez, “joaldunak saroian sartzea” izango da Ibarretxek burutu ahalko duen balentria bakarra. Metafora polita Josu Erkorekak eg...


landerlanda@gmail.com 1672135214048

Lander Landa

Blog honetan, Euskal Herriaz eta euskararen unibertsoaz ditudan unean uneko pentsaketak eta aburuak esekiko ditut aurrerantzean. N@Z alkarblogaren xedea euskal nazioaz zer esana dugun naziozaleon arteko elkarreragina bultzatzea besterik ez da; hausnartu eta hausnarraraztea, alegia. Eta, horretarako, euskaldunok batzen gaituen tresnaz baliatuko naiz: euskaraz. Blogari euskaldunon arteko komunikazio-hizkuntza euskarak izan behar baitu, ezbairik gabe. EUSKAL HERRIA = EUSKARAREN HERRIA