IBARRETXEREN KOLDARKERIA

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-09-04 14:40
1

Lehendakaria koldar hutsa da. Edo, gutxienez, garbi asko utzi du agerian bere koldarkeria politikoa. Ez baita zilegi berak zabaldu eta hainbesteko zalapartarekin bultzatutako prozesu bat, orain, herritar gaixooi leporatzea.

Ibarretxe-papeleta-efe-preguntas-consulta-2008052813480702hg2 por ti.

Nik neuk txalotu nuen bere garaian lehendakariaren proposamena, Erkidegoko herritarroi galdeketa egitekoa, alegia. Ausardia eta balentria txalogarria iruditu zitzaidan, demokraziaren izenean, Espainiaren inposizio politikoari erronka egitea. Baina, bistan denez, etxafuegoak baino ez ziren, bolbora bustiaz botatako tiro ergelak. Eta ergelagoak, akaso, sinetsi genion herritar xumeok.

Estrasburgen Espainia geuk salatzea nahi duela dio, eta, horretarako aitzakia, giza eskubideak urratu dizkigula Estatuak. Harrigarria, zeharo, barregarria ez esateagatik. Badirudi orain arte ez digutela inoiz oinarrizko eskubiderik urratu, ez zaigula inoiz ezelako debekurik ezarri euskaldunoi, ez zaigula inoiz ahoa itxiarazi, ezta egunkaririk ere, edo ez gaituztela inoiz torturatu, esate baterako. Beste hamaika injustizia ere egin digute agintari espainiarrek, zerrenda amaigabea osatuko luketenak, baina eta orain, ezer gutxirako balioko zuen galdeketari helegitea jartzea ei da giza eskubideen urraketa nabarmenena Juan Jose Ibarretxerentzat. Txundiduta utzi nau, benetan. Erabat dezepzionatuta.

Lehenengo eta behin, Estrasburgera salatzera joateko, prozedura juridiko oso bat garatu beharko zen aurretik, hemen, Erkidegoan, Europako epaitegietara jotzea (in)justiziaren azken pausoa baita. Bigarrenik, erridikulua egitea da, Espainiako tribunalek diotena ontzat hartuko dutela behin eta berriro esan ostean, orain, Europara jo nahi izatea. Eta, hirugarrenik, lehendakariak argi eta garbi utzi du galdeketaren asunto hau estalki hutsa zela gain-gainean ditugun hauteskunde autonomikoen aurrean denbora pitin bat irabazteko.

Orain ez dago zalantzarik: adar jotze estrategikoa izan da hauteskundeen aurrean biktima gisa azaltzeko. Hurrengo urratsa erraz asma dakieke jeltzale faltsu hauei: Erkidegoko herritarrok, naziozaleok behintzat, konplize bilakatzea bere biktimismo horretan.

lehendakaria-eta-urkullu-la-puebla-de-labarcan-2008022922124111hg2 por ti.

Bada, jai dute. Neu, behintzat, ez nago jolas antzu horretan segitzeko prest. Eta, neu bezala, ziur naiz askotxo zaretela, euskal naziozaleon artean, gauzak gero eta garbiago dituzuenak. Ez dakidana da jeltzaleak konturatu ote diren, horrelako azalkeria eta gezurretan arituta, erraz asko jartzen ari zaizkiela gauzak Francisco Lópezi. Tira, zer egingo diogu, bada; nagusi dira dagoeneko, eta eurek jakingo dute zertan ari diren.

xa2er

xa2er 2008-09-04 20:50 #1

Arrazoia daukakelaren susmoa diat.

Hire posta osatze aldera, iazko irailean ELAko Adolfo Muñozek ¿Consulta? Van de farol izenburuarekin idatzitako artikulua argigarria dek.

Horrekin batera, Izaronewsen irakurri diaten beste artikulu labur batek ere hire kezka berbera agertzen dik. Azti esaten diken honekin: "...En mi opinión no son reconocibles como los herederos del Gobierno de José Antonio Aguirre."

Abertzaleok jai diagu.

Utzi iruzkina: