00Atzo azpiegitura pasatzekoa den 39 herritan egin zuten galdeketa, eta botoa eman zuten ia guztek eman zuten goi tentsioko linearen aurkako botoa, Autopista Elektrikorik Ez plataformak jakinarazi duenez. Nafarroako 36 herritan eta Gipuzkoako hirutan egin zuten galdeketa, eta, izan den emaitzaren ondorioz, antolatzaileek Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatu diete Deikaztelu eta Itsaso arteko autopista elektrikoa bertan behera uzteko. Guztira 5.156 herritar zeuden galdeketara deituta, eta parte hartzea %63 izan zen. Horien artetik %99 agertu ziren proiektuaren kontra, platafo...


Iazko maiatzaren 10ean, Lizarragabengoan, eta maiatzaren 17an, Arbizun, AHT Gelditu! Elkarlanak deituta herri galdeketak egin ziren. Bi herrietan Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurka azaldu ziren herritarrak. Galdeketa haiek gogoan, "herritarren parte-hartzearen defentsa eta AHT-ren inposizioaren aurka" egiteko jardunaldia antolatu dute bihar Arbizun. Bertako udalak, Lizarragabengoako Kontzejuak, Arbizuko Gazte Asanbladak eta AHT Gelditu! Elkarlanak antolatu dute jardunaldia. 11:00etan ekitaldi instituzionala izanen da. Arbizuko udaletxean Euskal Herrian herri galdeketak egin diren herrie...


Azken bilkuran Irurtzungo Udalak Abiadura Handiko Trenaren (AHT) inguruan Nafarroako hainbat hautetsi independientek sustatutako mozioa onartu zen, NaBaik eta hautetsi independentistek adostutako aldaketa pare batekin. Zinegotzi independentistak izan ziren mozioa aurkeztu zutenak. UPNko zinegotziek kontra bozkatu zuten. Onartutako idatzian Irurtzungo Udalak AHTren kontra azaldu da “egitasmo suntsitzaile eta antisoziala delako eta erakundeek ez dietelako populazioari eta herriei iritzia emateko aukerarik eman”. Orain arte egin denaren kontra herritarrek egitasmoaren inguruko eztabaidan part...


Joan den igandean Abiadura Handiko Trenari (AHT) buruzko herri galdeketa egin zen Arbizun, AHT Gelditu! Elkarlanak antolatuta eta Arbizuko Udalak babestuta. Lizarragabengoan gertatu zen moduan iritzia eman zuten arbizuar gehienak ere AHT egitasmoaren kontra azaldu ziren. Elkarlanak emandako datuen arabera, 824 pertsonek osatzen dute errolda eta haietatik 397k (%48) parte hartu zuten galdeketan. AHTren aldeko bozak 6 izan ziren, kontrakoak 382 (%96,22) eta txuriak 9. Elkarlanak adierazi duenez, Errolda kontuan harturik ezezko boza eman dutenak hautesleen %46 dira. Lizarragabengoan eta Arbizu...


Arbizuko herri galdeketan emaitza:Arbizuarren %96,22 ez esan dio AHTri.Lixerrengotarren %97 ez esan dio AHTri.Arbizuri dagokionez,ERROLDA: 824BOZKAK: 397BAI: 6EZ: 382ZURI: 9BALIOGABE: 0EZEZKOAK: %96,22PARTE HARTZEA: %48EZEZKOAK ERROLDA GUZIA HARTURIK: %46ONDORIOAK:Arbizuko herriak gehiengo borobil batez EZ esan dio AHT proiektu txikitzaileari. Parte hartzea erdira iritsi da eta beraz, arbizuk nagusiki bere iritzia eman du.Orain, erabaki demokratiko hau errespeta dadila eskatzen diegu botere publikoei.Zorionak eman nahi dizkiegu bozkatzera animatu ziren arbizuar guziei, baiezkoa, ezezkoa eta...


Joan den larunbat arratsaldean, Herriak du hitza, AHTrik ez lelopean egin zen manifestazioak 400 bat pertsona bildu zituen. Manifestazio buruan Lizarragabengoako Kontzejuko, Arbizuko Udaleko eta AHT Gelditu! Elkarlaneko kideak izan ziren. Manifestazio bukaeran Elkarlaneko kide batek hitza hartu zuen eta kritiko azaldu zen metropolietan oinarritutako lurralde antolakuntzarekin. Hiri handietarako azpiegiturak “nekazal guneen lepora” egiten dituztela salatu zuen eta gehitu zuenez, “AHT eraiki nahi dute hiri-munstro horiek elkar lotzeko, baina guk ordaindu behar dugu, gure lurrak erdibituz eta ...


Oraingoan Iparralde hotzetik etorri zaigu berria: Groenlandiako herritarrek autonomia maila handituko dien estatutuari baiezkoa eman diote. Komunikabideen arabera, lege hori indarrean jarri bezain laster, munduko irlarik handiena estatu ia independente bihurtuko da, Kopenhageko gobernuak atzerri eta segurtasuneko eskumenak izango baititu soilik.Etorkizunean estatu guztiz independente izateko ateak zabalik ditu Groenlandiak, egunen batean bertako herritarrek horrela erabakitzen badute. Galdera argiek erantzun argiak ekartzen dituztenez, ez dago zalantzarik: herritarren %72ko partehartzeareki...


IBARRETXEREN KOLDARKERIA

1
landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-09-04 14:40

Lehendakaria koldar hutsa da. Edo, gutxienez, garbi asko utzi du agerian bere koldarkeria politikoa. Ez baita zilegi berak zabaldu eta hainbesteko zalapartarekin bultzatutako prozesu bat, orain, herritar gaixooi leporatzea.     Nik neuk txalotu nuen bere garaian lehendakariaren proposamena, Erkidegoko herritarroi galdeketa egitekoa, alegia. Ausardia eta balentria txalogarria iruditu zitzaidan, demokraziaren izenean, Espainiaren inposizio politikoari erronka egitea. Baina, bistan denez, etxafuegoak baino ez ziren, bolbora bustiaz botatako tiro ergelak. Eta ergelagoak, akaso, sine...


Gaurko EHAAn datorren urriaren 25eko Herri Galdeketarako lege proposamena argitaratu da.Sustatun ere aipamena egiten diote berriari.      


Lehendakariak erakutsi du jada soberan dituela. Ea beste batzuek bere adibidea jarraitzen duten, edo gai diren.


AEBtako MidWestean kokatutako Oklahomako estatuko Legebiltzarrak AEBengandik subiranotasun maila handitzeko asmoz ebazpena onartu du (92 alde, 3 kontra).Onartutako ebazpenaren dokumentua ere irakurgai dezute (.pdf).Menéamen ere gaia aipatzen dute.


Hizpide ugari eman du honezkero, eta gehiago emango du aurrerantzean ere, Eusko Jaurlaritzak 2008ko ekainaren 28ko bileran onartu eta  ekainaren 29an Legebiltzarrera bidali zuen Lege-egitasmoak: Bakea eta normalizazio politikoa iristeko negoziazio-prozesu bat irekitzeari buruz Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren iritzia eskatzeko herri-galdeketa bat deitzeko eta arautzeko Lege-egitasmoa.Eztabaida politiko sutsua piztu da, alde batetik, pentsa zitekeen bezala:  nazio-nortasun desberdineko euskal herritarron artean berezkoa baita gure herrialdearen statusari buruzko eztabaidaeta...


Atzo Elorrion eta Anoetan AHTaren eraikuntzari buruzko galdeketa deituta zegoen. Berriz ere, herriari iritzia ematea eskaintzen zaionean, tren honen aurka dagoela argi eta garbi erakusten du.                           Vocentoko kazetariei gutxi iruditu arren -"Sólo un tercio de los vecinos de Elorrio acude a la consulta para rechazar el tav", %30 horien nahia AHTrik ez eraikitzea da. Bestalde, eta Andoni Eizagirre soziologoak pasa den azaroan Hernanin emand...


Urriaren 25ean Tolosako Leidorrean Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak Euskal Gatazkaren Konponbideari Heltzeko Proposamenaren aurkezpena egin zuen. Teorian barne kargu eta EAJko afiliatuentzako soilik ;-)Ibarretxe.com atarian aipamena egiten badiote ere,  Bazkaltzaindiako kazetari taldeak Leidorrean sartzea lortu genuen eta hau, gure apunte narratxek uzten diguten eta bertan ikusi ta entzundakoaren kronika dezute. Argazki eta bideoekin osatua gainera!Leidor jendez lepo bete zen.Ekitaldia GBBko buru den Joseba Egibarrek aurkezpen lanak egiten hasi zuen eta aipatu zituenen artean, Herri h...


Espainiako gobernuko ordezkari den Paulinok beste perla bat eskaintzen dio AHT aurkako oposizioari. Berri osoa Garan dezute."...En una entrevista radiofónica, Luesma aseguró que no va a «consentir actuaciones ni de boicot ni de sabotaje, ni acuerdos ilegales que traten de impedir o perturbar el normal desarrollo de las obras». «Es un aviso a navegantes», añadió."


Behingoz egin da!!Hainbesteko zalaparta sortu duen herri galdeketa mehatxuak gaindituz igande partez aurrera atera da: Aramaiotarren %97ak ezetz esan dio AHTari, partehartzea zensoaren %54a izan delarik.                          Berri osatua Gara, Berria, Goiena eta Izaronews-en dezute ikusgai.Gozoa egongo da gure Paulino. ;-)Goierri aldetik zorionak Aramaixotarrei!!!!!!!!!!!!!!!2007/10/02ko eguneraketa: Aramaioko Udalaren weborrian emaitzak eta balorazio ofizialak dituzue.


Granada aldean dagoen Villares herrian mugikorrentzako antena bat jarri behar den edo ez erabaki dute herri galdeketa baten bitartez. Emaitza bozka baten aldeagatik ezezkoa izan da.             AHTaren gaiarekin zeharkako erlazioa badu ere, herri galdeketak gai anitz ezberdinekin egiten direla ikustea dugu. Paulino, ¿Donde estás?Bestalde, AHTaren aurkako herritar talde batek Urbinan AHTarentzako lanean diharduen Irungo Ugarte enpresa parean salaketa ekintza bat burutu zuten atzoko egunean.Berriak informazio osatua dakar.


Iñigo Lamarca Arartekoak aurreko astean egin zituen adierazpenak hautsak arrotu bazituen, igande honetan Vocento taldeko egunkariek zekarten elkarrizketa ez da motz geratzen.             Elkarrizketaren balio erantsia, hausnarketak egiten dituen erakundearen arduradunagatik datoz. Alegia, Eusko Legebiltzarraren erabaki baten ondorioz sortutako figura administratibo batek AHTaren inguruan, ohikoa ez den diskurtsoa entzutea berria da.Elkarrizketa gogoz aholkatzen dizuegu.


                                                             Aramaixon azkenen zer gertatuko den nork daki! Egunkarietan azaldu den berriaren arabera Paulino Luesma Espainiako gobernadoreak oztopoak jartzen dabille Aramaixon datorren igandean AHTaren inguruan egin nahi den herri galdeketarako. Berria DiarioVascon, Berrian, Deian eta ElCorreoDigitalen dezute irakurgai.Be...


Azken iruzkinak