Parte-hartzea aldarrikatu eta AHT salatuko dute bihar Arbizun

sakanakoahtrikez 1456152365123 Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana | 2010-06-04 15:45

Iazko maiatzaren 10ean, Lizarragabengoan, eta maiatzaren 17an, Arbizun, AHT Gelditu! Elkarlanak deituta herri galdeketak egin ziren. Bi herrietan Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurka azaldu ziren herritarrak. Galdeketa haiek gogoan, "herritarren parte-hartzearen defentsa eta AHT-ren inposizioaren aurka" egiteko jardunaldia antolatu dute bihar Arbizun.

Bertako udalak, Lizarragabengoako Kontzejuak, Arbizuko Gazte Asanbladak eta AHT Gelditu! Elkarlanak antolatu dute jardunaldia. 11:00etan ekitaldi instituzionala izanen da. Arbizuko udaletxean Euskal Herrian herri galdeketak egin diren herrietako udal ordezkariei harrera eginen zaie. Eguerdian Arbizuko Udalak, ezohiko bilkuran, Nafarroako hainbat hautetsik adostutako mozioa aztertuko du. Hura despeditu ondoren hautetsi guztiek adierazpen bateratu bat publiko eginen dute.

Koldo Flores Lazkoz. Lizarragabengoako Kontzejuko presidentea:

G. Iaz zergatik egin zenuten AHTren inguruko herri galdeketa?

Orain bezala orduan ere ikusten zen proiektu izugarri bat zela. Proiektu hori herritarren beharrei ez ziela erantzuten ikusten genuen. Eta, bestetik, ikusita herritik pasatzeko arriskua zegoela, jendea kezkatuta zegoen inguruan sor zezakeen guztiarekin.

G. Horregatik egin zen herri galdeketa.

Herritar guztiei eragiten dienez, guk pentsatu genuen bazutela eskubidea entzunak izateko eta haien iritzia jasotzeko. Jasotzea eta beste zerbait gehiago ere. Bakoitza bere lekutik, errespetatua izan beharko lukeen iritzi bat ematea zela.

G. Ordutik hona zerbait aldatu da?

Praktikak proiektua bultzatu dutenek pausuak ematen jarraitzen dute. Krisiagatik badirudi proiektu honen guztiaren gelditze bat emanen dela. Guretako gelditzen den bitartean ona da, denbora gehiago ematen duelako erokeria hau gelditzeko.

G. Zuek, ordea ez zaudete geldi.

Galdeketen urteurrena dela eta atera nahi genuen, kaltetuak izan daitezkeen beste herri batzuk proiektu honen aurrean haien iritzia ematera animatu nahi genituzke.

Egitaraua:

8:30ean: 12 ordutako areto futbol txapelketa hasi.
11:00etan: Arbizuko udaletxean harrera instituzionala Euskal Herrian herri galdeketak egin diren herrietako udal ordezkariei.
12:00etan: Arbizuko Udalaren ezohiko osoko bilkura. Nafarroako hautetsien sareari atxikiko zaio udal korporazioa.
12:30ean: Adierazpen bateratu bat jakitera emanen da.
13:00etan: Auzatea.
20:00etan: Manifestazioa, Herriak erabaki du AHTri EZ!
23:30ean: Kontzertuak.

Guaixetik hartuta. En castellano publicamos esta información la semana pasada: Cita en Arbizu el 5 de junio contra la imposición del TAV. Además, también publican una pequeña nota en Diario de Noticias.


Utzi iruzkina: