ESPAINOLISMO FUTBOLEROA

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-06-21 19:41

Bart, afaria izan nuen. Gau ederra igaro genuen hogei bat lagunek berbaldien eta barrealdien artean. Azkenean, egunsentira arte luzatu zen kontua eta horrek, nire adinarekin, faktura pasatu dit gaurko egunean.

Nagitsu eta zurbil nabil egun osoan zehar. Telebistaren aurrean galdu nahi izan dut gaurko eguna, bihar, igandea, bestelako egun bat izango delakoan. Baina telebistak ez dit meniarik ematen; treguarik ez, Barricadak abesten zuen bezala.

Espainiak jokatuko du gaur, antza, zorioneko Eurokopako final-laurdenetako bat; Italiaren kontra, entzun dudanez. Eta telebistak partida hori eta PPren kongresua beste konturik ez darabil, kate guztietan, gainera. Espainolismorik gordinenaren etengabeko propaganda iruditzen zait; batetik, Aznar bibotebakoa eta bere lagunak eta, bestetik, dena gorespen eta laudorio "gorriarentzat".

Espainiolismo futboleroa por ti.

Nazka eginda naukate, eta beste pentsamendurik ezin dut izan gogoan: galduko ahal du Espainiak! Gainera, italiarrek erakutsi ohi duten "forzza" gaindiezina iruditzen zait espainiarrentzat. Ostera ere, final-laurdenetatik pasatu ezinik geldituko dira espainiar, espainol eta espainiolista guztiak. Izorra bitez!


Utzi iruzkina: