ESPAINOLISMO FUTBOLEROA

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-06-21 19:41

Bart, afaria izan nuen. Gau ederra igaro genuen hogei bat lagunek berbaldien eta barrealdien artean. Azkenean, egunsentira arte luzatu zen kontua eta horrek, nire adinarekin, faktura pasatu dit gaurko egunean. Nagitsu eta zurbil nabil egun osoan zehar. Telebistaren aurrean galdu nahi izan dut gaurko eguna, bihar, igandea, bestelako egun bat izango delakoan. Baina telebistak ez dit meniarik ematen; treguarik ez, Barricadak abesten zuen bezala. Espainiak jokatuko du gaur, antza, zorioneko Eurokopako final-laurdenetako bat; Italiaren kontra, entzun dudanez. Eta telebistak partida hori eta PPre...