Ezagun da zer egin zuten espainolek Amerikan orain mende batzuk direla. Sarraskia izan zen nagusi, hango hizkuntzei eta kulturei dagokienez behintzat, eta bizimodu hobe eta oparoaren izenean esklabutza ezarri zuten, nola ez; “zibilizatzearen” prezioa indigena basatientzat. Hala ere, badirudi indigena haien ondorengoek ez diotela garrantzirik eman genozidio hari, eta mirespen handia diote, oraindik ere, euren Espainia amari. Halaxe frogatu ahal izan dut nik, lurralde batean baino gehiagotan frogatu ere, Atlantikoaz bestaldera egindako joan-etorrietan. Oraintsu, atzera ere ikusi ahal izan du...


Zorri 1: Ez dakizue zer! Zorri 2: Zer? Zorri 1: Entzun ditut Jozulin eta Gumer berbaz! Zorri 2: Ez da gauza bakana, baina, dena dela, kontaidazu, ze goizean, dutxan, laban egin eta erori naizenez, duela ordu bat arte ezin izan naiz bururatu (*). Bainuontziko zurrunbiloak irentsi ez nauenean... Zorri 3: Nik entzun bai, baina ulertu tautik ez. Zorri 1: Ba, oraingoan kontu potoloak erabili dituzte. Zorri 4: Holangorik! Zer dela eta? Zorri 1: Jozulinen mezu bat, Opá abestia euskaratu zuenekoa. Jozulinek zioen, arduratuta, euskaratzeko abesti hori berori aukeratu izanak frogatzen duela ...


Azken iruzkinak