Dagoeneko Aste Santua joan zaigu. Eskerrak. Bospasei jai-egun jarraian izatea eraman ezinik ibiltzen naiz ni urterik urte. Gainera, erlijio kontuak are eramangaitzagoa bihurtzen du oporralditxo hau ni bezalako apostata batentzat. Gaur, zorionez, dendek berriz ere ireki dituzte ateak, jendea ohiko joan-etorrian etxetik lanera eta lanetik etxera, normaltasuna nagusi herriko kaleetan. Bazen garaia! Baina txarrena oraindik ere ez da pasa. Lankideak etorri dira euren opor egunen berri ematera, nondik nora ibili diren kontu-kontari, eta zer-nolako turismo kulturalaz blaitu diren azaltzen. Eta bih...
Garai batean, telebista zela-eta, larrua jotzeari utzi zitzaiola zioten hainbatek. Antza, batzuek telebista ikustea nahigo zuten bikotekidearekin larrutan aritzea baino. Beraiek jakingo zuten zergatik, baina, nire ustez, konparaziorik ere ez dago eta, ezbairik gabe, neuk behintzat, neskarekin ñiki-ñaka ibiltzea aukeratuko nuen. Beste garai batzuk ziren, dena den. Gero, telebistaren aniztasuna etorri zen. Kanal bakarra barik, hainbat eskaini zitzaizkigun eta, lehenago zaila bazen txortan egitea, are zailagoa, omen, tele-eskaintza zabala eskura izanik. Horregatik, diotenez, jaio dira hain um...
Gaur ei da aberri eguna. Euskal abertzaleen aberri eguna, alegia. Ni, ordea, kontzientzia dudanetik neure burua abertzaletzat dudan hau, etxeko epelean ari naiz eguna ematen. Lasai, neure Euskal Herrian. Espainiako hauteskundeen ondorengo ajeak darabiltzate oraindik ere ahotan politikari gehienek. Eta, gaur ere, zorioneko aberri egun honetan, zeresana emango dute abertzaleen emaitza kaskarrek; jeltzaleenek gehienbat, baina ahaztu barik EA eta Aralar ere barregarri gelditu direla. Ezber Abertzalekoek, aldiz, zer emaitza lortu dituzten jakiterik ez dago, beren burua abstentzioan ezkutatzea e...
Lauzpabost urte dira Ibarretxe lehendakariak Baskongadetako herritarroi hitza emango zigula esan zuela. Azkenik, badirudi urtebete barru izango dugula aukera, behingoz, zeozer esateko. Ausardia erakutsi du lehendakariak herri-kontsultarako data ezartzean, txalotu beharreko ausardia, egia esanda. Esan dezadan hasieratik ni neu ez naizela EAJzalea. Sekula ez diot bozkarik eman alderdi horri, eta, dagiten politika mota ikusita, ez dut uste aurrerantzean ere emango diodanik inoiz. Baina, nik bestelako iritzi politikoa izan arren, aitortu behar dut Ibarretxek poztu egin nauela bere pr...
Nekatu samar iritsi naiz gaur etxera. Atzo prestatuta utzi nituen txitxirio batzuk berotu, bazkaldu eta, telebista piztuta, egongelako sofan etzan naiz atseden txiki bat hartu nahian. Ordurako bertan ari ziren ETB2ko kalakariak, jo eta su, Zarauzko ertzain-etxearen kontra goizaldean izan den leherketa dela eta ez dela. Ezer berririk ez. Apartekorik ez ohiko kondena-hitz tipiko topikoetatik haratago. Atentzioa, ordea, mahaikide guztiek zerabilten lexikoak eman dit. Gurrea abortistak behin eta berriro zioen “¡que la ertzaina coja a los malos, leches!”. “La ertzaina” gora eta “la ertzaina” be...
Nire eguneroko kontsumoa egitean, gutxi edo asko, beti kontuan izan dut euskaraz kontsumitzeko aukera. Apustu garbia egin izan dut normalean euskarazko kontsumoaren alde eta, produktu bertsua (kalitate-prezio harreman oso antzekoa duena, alegia) erostekotan, euskaraz erosi nahiago izan dut, nolabait etxekoaren alde jokatzen dudalakoan. Euskaldunok tabernazaleak gara betidanik, eta, zurrutak hartzeko orduan ere, nahita aukeratzen ditut nik euskaraz zerbitzatzen didateneko tabernak. Bada, uda honetan zenbait tabernatan sartzeari utzi diot. Edo utzi behar izan diot. Lehendik ere ezagunak nitu...
Hona hemen Pako Aristik ERABILI.com webgunean orain hilabete batzuk maisuki idatzitako hitzak. Ohi bezala, artikulu honetan ere egia handiak idatzi ditu. Euskaldunok "gure" euskararen gaineko konplexuak astindu beharrean gaude benetan Euskararen Herria, Euskal Herria, maite baldin badugu. Izan ere, euskara bakarra dago: egiten den euskara, norberarena. Lander Landa 2007-03-13 / 07:00 / Pako Aristi Urtuzaga Epaile bezala ibiltzen naizen literatur sari apurretan azkenerako beti agertzen den esaldia hori da: «Euskara aberatsa darabil». Une honetan, bide batez, poza agertu ...
Gallartakoak perla polita utzi digu oraingoan. Ez omen du euskaraz erantzun nahi izan lehengo eguneko prentsaurrekoan. Agerian utzi du euskarak ez duela ezelako baliorik beretzat, euskarak ez baitio dirurik ematen; balio sentimentalik ere ez, nonbait. Eta, antza denez, Ingalaterran, Valentzian edo Bilbon futbolari izateak berdin dio, trukean dirutza kobratuz gero, noski. Badirudi ahaztu egin duela Athletici esker izan duela Euskal Herritik kanpo ere jokatzeko aukera, eta Athleticek atxikimendu berezia duela (edo beharko lukeela) Euskal Herriarekin oro har, eta Bizkaiarekin bereziki. Hau da...
Blog honetan, Euskal Herriaz eta euskararen unibertsoaz ditudan unean uneko pentsaketak eta aburuak esekiko ditut aurrerantzean. N@Z alkarblogaren xedea euskal nazioaz zer esana dugun naziozaleon arteko elkarreragina bultzatzea besterik ez da; hausnartu eta hausnarraraztea, alegia. Eta, horretarako, euskaldunok batzen gaituen tresnaz baliatuko naiz: euskaraz. Blogari euskaldunon arteko komunikazio-hizkuntza euskarak izan behar baitu, ezbairik gabe. EUSKAL HERRIA = EUSKARAREN HERRIA