IRAULTZA BILOBARIANOA AURRERA DOA

landerlanda@gmail.com 1672135214048 N @ Z | 2008-09-13 16:11

Bitxia da Amerikako Estatu Batuak (AEB) pairatzen ari diren gaitzespena. Mendeetako ezarpen eta esplotazioaren aurrean, azkenik, venezuelarrak, boliviarrak, latinamerikarrak, oro har, esnatzen hasiak direla dirudi. Hala bedi.

Iraultza bolibarioanoa por ti. 

Mendeetan zehar, diodanez, miseria gorrian bizitzera kondenatu dituzte (ditugu?) anaia-arreba latinamerikarrak. Hara joan eta bertako aberastasun guztiak espoliatu dizkiete (dizkiegu), betiere gure “lehen” mundu honen aurrerakuntzaren izenean. Miserian iraunarazteko, gainera, ezjakintasunean eman behar izan dituzte urteak eta urteak. Izan ere, Chek dioen bezala, irakurtzen eta idazten ez dakien herria erraz asko engaina daiteke.

 

Badirudi, ordea, dagoeneko ikasia dutela irakurtzen eta idazten. Dagoeneko, beraz, ez da hain erraza latinamerikarrak engainatzea. Eta, chavistak buru, bistan da iraultza geldiezina hasi dutela. Honek ez du gelditzerik izango, harik eta, mendeetako zapalkuntzaren ordainetan, gutxieneko justizia bat ezarri arte ozeanoz bestaldeko herri haiekin guztiekin.

Revolucion bolivariana por ti.

Chavez ez da izango, ez horixe, oso agintari ilustrea, baina gutxieneko duintasuna eman die bera bezalako inguruko txiro ezjakinei. Enbarazua sortzen hasia dela dirudi. Jada ez da Juan Carlos bonbondar frankista bakarrik “¿por qué no te callas?” esaten diona. Bushzaleak ere aztoratzen hasiak ditugu, zalantzarik gabe. Eta, zer esanik ez, europar zapaltzaile askok ere zer ordaindurik izango du auzi honetan guztian, eta ez oso epe luzean.

 

Bejondeiela Amerikako iraultzaile bolibarioanoei. Jakin bezate, hemen, Euskal Herrian, gutako euskal naziozale askotxok ere eurengan pentsatzen dugula aldian-aldian, eta etorkizunik oparoena opa diegula.


Utzi iruzkina: